Metro Bilbao
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Normaltasuna Bilboko metroan, goizeko lehen orduan izandako atzerapenen ondotik

Metro Bilbaok eitb.eus-i jakinarazi dionez, zerbitzua ez dute eten, baina linea batzuetan atzerapenak izan dira goizeko lehen ordutik.
Atzerapenak Bilboko metroan
Metro Bilbao. ETBren bideo batetik ateratako irudia

Goizeko lehenengo ordutik atzerapenak izan dira nagusi Bilboko metro zerbitzuan, nahiz eta 10:00etarako arazoa konpontzea lortu duten.

Metro Bilbaok eitb.eus-i jakinarazi dionez, Etxebarriko geltokian izandako matxura batek eragin ditu atzerapenak. Halere, ez dute zerbitzua eten.

Iturri horiek ez dute zehaztu matxura zergatik gertatu den.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X