Korrikan ere ahobizi eta belarriprest izateko deia egin dute
21. Korrikan, apirilaren 4tik 14ra, ahobizi eta belarriprest gisa jarduteko deia egin dute Euskaraldiaren eta Korrikaren antolatzaileek.
“Klika eta inertziak apurtzea eskutik doazen ekintzak dira”, Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiaren esanetan, Bilboko Itsasadarra museoan emandako prentsaurrekoan.
Jasone Mendizabal Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariak dei egin die ahobizi eta belarriprest guztiei “euskarazko hizkuntza-praktikak zabaltzen jarraitzeko, aldatutako ohitura horiei eutsi eta euskarazko harremanak zaintzeko”. Eta ariketa horrek testuinguru ezin hobea izango du Korrikan, Mendizabalen ustez.
Hala, ahobizi eta belarriprest guztiei dei egin diete ikurrekin eta portaerekin ohitura aldaketa hori ikusarazteko.