Adingabeen zentroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zumarragako adingabeen zentrotik ihes egindako gazteetako bat atxilotu dute Sestaon

Ostegun arratsaldean atxilotu dute. Horrekin batera, larunbatean, beste bi gaztek egin zuten ihes, Zumarragako Ibaiondo adingabeen zentrotik.
Zumarragako zentroa.
Zumarragako zentroa / Irudia: EiTB.

Aurreko larunbatean Zumarragako Ibaiondo adingabeen zentrotik (Gipuzkoa) ihes egindako hiru gazteetako bat atxilotu dute Sestaon (Bizkaia), Segurtasun sailburuak jakinarazi duenez.

Ibaiondo adingabeen zentroko zuzendaritzak iragan astelehenean eman zuen ihesaren berri. 17 urteko adingabe batek eta 18 eta 19 urteko bi gaztek ihes egin zuten Zumarragako zentrotik, eta horiek atxilotzeko agindua eman zuten, zigorra urratzeagatik.

Azkenik, ostegunean, 16:00etan, Ertzaintzak gazteetako bat atxilotu zuen Sestaon, eta Zumarragako Ibaiondo zentrora eraman zuen gero.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X