Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Artaxoako gizon bat hil da auto-istripuz Erriberrin

Bi autok talka egin dute aurrez aurre, eta ezbeharraren ondorioz beste bi pertsona arin zauritu dira, iruindar bat eta mutiloar bat.
18:00 - 20:00
Pertsona bat hil eta beste bi zauritu dira Erriberrin izandako istripu batean

Artaxoako 47 urteko gizon bat hil da igande honetan auto-istripuz N-121 errepidean, Olite inguruan, EiTBk jakin ahal izan duenez.

Istripua 20:19an gertatu da.

Bi autok talka egin dute aurrez aurre, eta ezbeharraren ondorioz auto baten gidaria hil eta beste autoko bi bidaiariak arin zauritu dira, 23 urteko gizon iruindar bat, eta 21 urteko emakume mutiloarra.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, antza denez, gidari iruindarrak kontrako erreia inbaditu du. Dena dela, ikerketa abiatu dute gertaturikoaren nondik norakoak argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X