Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon gazte bat atxilotu dute Bilbon bikotekideari kalean eraso egiteagatik

Eraso matxista ostiral gauean jazo zen, Boluetako autobus geltoki batean.

Bilboko Udaltzaingoak gizon gazte bat atxilotu zuen ostiralean bikotekidea kalean kolpatzeagatik, Udaleko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Eraso matxista martxoaren 22an jazo zen, 21:45 aldera, Bolueta auzoan. Bikote gazte bat autobus-geltoki batean zegoela, halako batean, gizona emakumea kolpatzen hasi zen, hainbat herritarren aurrean.

Udaltzaingoak gizona atxilotu zuen, genero indarkeriaren delitua egotzita. Agenteek autobus-geltokian zeuden herritarren laguntza izan zuten.

Biktima ez zuten erietxera eraman behar izan.

________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X