Udaberri giroak euriari utziko dio lekua asteartetik aurrera
Ostarteak dira nagusi gaur Euskal Herri osoan, eta Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, igandean ere eguzkia jaun eta jabe izango da, nahiz eta tenperaturek behera egingo duten. Arratsaldean, baina, baliteke mendi inguruetan zaparradaren bat edo beste botatzea.
Astelehena ezegonkorragoa izango da. Goiza eguzkitsu hasiko bada ere, litekeena da arratsaldean, mendialdean bereziki, euria egitea, bero-hodeien ondorioz. Kostaldean, aldiz, zerua garbi egongo da.
Aldaketa, beraz, asteartean iritsiko da. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du. Hori dela eta, arratsaldetik aurrera, Kantauri isurialdean euria egingo du, eta joera horri eutsiko dio hurrengo egunetan ere.
Alabaina, Libe Gaztelurrutia ETBko meteorologoak EiTB.EUS-i emandako informazoaren arabera, asteartean helduko den aldaketak tarteka baino ez du euria ekarriko. Alegia, ezegonkortasuna nagusituko da apirileko lehenengo egunetan, baina ez omen du euri askorik egingo.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko hiriburuak, balizko istiluen beldur
12 atxilotu Baionan, bizitzaren garestitzea salatzeko protesten hirugarren larunbatean
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean