Motozale bat hil da Lasarten, furgoneta baten kontra talka eginda
65 urteko motozale usurbildar bat hil da arratsaldean Lasarten (Gipuzkoa), N-1 errepidean, Irungo noranzkoan, furgoneta baten aurka talka eginda.
Ezbeharrean nahasitako furgonetarekin tupust egitea saihestu nahian, beste motor bat errepidetik atera da, eta 21 eta 23 urteko bi bidaiariak arin zauritu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Istripua 17:00ak aldera gertatu da, eta furgonetaren kontra talka egin duen motozalea bertan hil da.
Bigarren motorreko bi bidaiariak Donostia Ospitalera eraman behar izan dituzte.
Istripuaren ondorioz, errepidea itxi behar izan dute, eta Ertzaintzak Lasarteko erdigunetik bideratu du trafikoa. 3,5 kilometroko auto-ilarak izan dira. Garabiek istripuan nahasitako ibilgailuak eraman ondoren ireki dute berriro errepidea.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak asteartean onartuko ditu Urdako istripuaren biktimentzako laguntzak
LZB sistemak partzialki huts egiten duenean zirkulazioa orduko 40 km-ra mugatzea proposatu du Renfek
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko