STEILASek BPGaren % 6a hezkuntza publikora bideratzea eskatu du
STEILASen Kontseilu Nazionalak, kongresu arteko organo nagusiak, bilera egin du gaur Iruñeko Condestable Jauregian, eta Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 6a hezkuntza publikora bideratzea eskatu du.
STEILASek prentsa-ohar batean azpimarratu duenez, "dirua ezinbestekoa da" Nafarroako Hezkuntza Ituna "ezartzeko eta garatzeko".
"Hainbat urtez murrizketak pairatu ostean, egoera hobetzen ari da, baina oraindik oso urrun gaude UNESCOk aholkatzen duen gastu mailatik, hezkuntzara gutxienez BPGaren % 6 bideratzea aholkatzen baitu", azaldu du sindikatuak, Nafarroan sektore horrek BPGaren %3,4 soilik jasotzen duela azpimarratu aurretik.
STEILASek berretsi du diru horrekin hezkuntza publikoa soilik finantzatu beharko litzatekeela; horregatik, "hezkuntza sistema publikotzeko bidea indartsu" hartzeko deia egin du.
Horrela, sistema pribatua finantzatu gabe, "segregazioa saihestu" eta "sistema publikoaren deskapitalizazioa gelditu" egingo litzatekeela eta "hezkuntzako langileen baldintzak hobetu" egingo liratekeela uste du.
Helburu hori ipar, sindikatuak uste du "tresna berria" behar dela: "Eskola Publikoaren Finantziazio Legea". Izan ere, hori ikusten du berme bakar gisa hezkuntza publikoak baliabide ekonomikoak izan ditzan beti, "testuinguru politiko eta ekonomikoaren mende" egon gabe.
Orain egoera "kontrakoa" omen da, "hezkuntza pribatuak bermatua baitu finatziazioa LOMCEren bitartez".
Zure interesekoa izan daiteke
Iaz baino sagar gutxiago bilduko dira aurten, baina indar handia dakarte sagardorako
Sagar uztaren aurkezpena egin dute Villabonako Otalarre sagastian; izan ere, lehortea dela eta ohi baino lehenago hasi dira batzen aurten sagar uzta. Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzaileak adierazi duenez, iazkoarekin alderatuta, % 60 murriztu da bildutakoa. Guztira, milioi bat eta erdi kilo jasotzea aurreikusi dute. Usain eta gustu handia izango dutenez sagarrek, sagardoak alkohol gehiago izango du.
Hondarribiko jaietan gertatutako hiru eraso matxista salatu ditu Udalak, eta gizon bat atxilotu dute
Udalak indarkeria matxistaren adierazpen guztiak “irmo” gaitzetsi ditu. Bestalde, Ertzaintzak 21 urteko gizon bat atxilotu du irailaren 10ean emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du euskal administrazioan euskararen erabilera arautzen duen dekretua
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak memoria ekonomikoan dauden gabeziengatik baliogabetu du Voxek errekurritu zuen araua.
Ehun bat ikuskapen egin dituzte uda honetan EAEko udalekuetan
Eusko Jaurlaritzak hiru ikuskatzaile-plaza sortu zituen, Bernedoko udalekuetan adingabeen sexu-askatasunaren aurkako ustezko delituak salatu ondoren.
Lukas Aguirreren hilketagatik zigor handiena duenak helegitea aurkeztu du, homizidio delitu gisa epaitu dadin
Defentsak Auzitegiari eskatu dio 20 urteko zigorra murriztu dezala, argudiatuz hilketa borroka batean jazo zela eta akusatuak politoxikomaniaren muturreko koadro bat zuela. Donostiako erdiguneko diskoteka baten kanpoaldean gertatu zen, 2022ko abenduaren 25eko goizaldean
Pisako emaitzak hobetzeko autoexijentzia eta Hezkuntza Sistemarekiko konfiantzaren alde egin du Pedrosak
Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, ikasleen irakurketa gaitasuna hobetzeko neurriak ezartzen ari dira ikastetxeetan, PISA txostenaren emaitza txarren ondorioz.
Nafarroako bizilagun bat identifikatu dute Internet bidez debekatutako armak saltzeagatik
Guardia Zibilak webgunea behin-behinean blokeatu du, eta titularra administrazio-zehapena jartzeko proposatu du.
Bonelli arranoa itzuli da: bi kume jaio dira eta itxaropena berpiztu da Nafarroan
Urteetan, Bonelli arranoa desagertzeko zorian egon da Araban eta Nafarroan. Ale berriak ekarri dituzte eta bertakoekin ugaldu dira. Kumeak izan dituzte, bi, Nafarroan: Ida eta Ondallu.
Eusko Jaurlaritzak euskara babes bereziko kultura ondasun immaterial izendatzeko prozesuari ekin dio
Ekimen horren bidez, euskarari "prestigio handiagoa eta aitortza juridiko eta administratibo sendoagoa" eman nahi dio.
Berriro itzali dute Derion, Loiuko aireportutik gertu, berpiztu zen sutea
Sua astelehenean piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren, sua berriro piztu zen eta lanean jardun dira goizaldera arte.