Tren zerbitzua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atzerapenak Renferen Donostiako aldiriko trenetan, zerbitzua etenda egon ostean

Arazo teknikoak izan dira goizean goiz, eta Irun eta Donostia arteko zerbitzua etenda egon da.

Renferen Donostiako aldiriko trenen zerbitzuan arazoak izan dira goizean goiz, eta, hori dela eta, zerbitzua etenda egon da. 08:00etarako berrezarri badute ere, atzerapenak izan dira, bost bat minutukoak, Adifek zehaztu duenez.

07:30 inguruan, zerbitzua eten behar izan dute Donostia eta Irunen artean. Bidaiariak autobusez eramateko plana abiatu du Renfek, eta, bitartean, gainerako erabiltzaileei EuskoTrenen zerbitzua erabiltzeko gomendatu die.

Arazoa 08:00etarako konpondu dute, eta zerbitzua berrezarri arren, atzerapenekin ibili dira trenak. 08:15 aldera, bost bat minutukoak ziren atzerapenok, Adifek zehaztu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X