Genero indarkeriako epaitegi batek ikertuko du emazteari hiltzen lagundu zion gizona
Madrilgo epaitegi batek emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegi batera bideratu du esklerosi anizkoitza zuen Maria Jose Carrasco emazteari hiltzen lagundu zion Angel Hernandez gizonaren kasua, iturri juridikoek EFEri baieztatu diotenez.
Madrilgo 25. Instrukzio Epaitegiko epailearen erabaki horren ondorioz, kasuak norabide berri bat hartu du orain.
Guardian zegoen Madrilgo 36. Epaitegiko epailearen aurrean egindako deklarazioan, gaixo zegoen emazteari hiltzen lagundu ziola aitortu zuen Angel Hernandezek. Deklaratu ostean, kautelazko neurririk gabe aske gelditu zen. Dena den, suizidio lagundua leporatzen diote eta horren kontrako ikerketak aurrera jarraitzen du.
Madrilgo 36. Epaitegiak 25. Epaitegiaren esku utzi zuen auzia, eta orain azken horrek emakumeen kontrako indarkeria kasuetarako epaitegi batera bideratu du.
Genero indarkeriaren kontrako legea eta Auzitegi Gorenaren doktrina erabili ditu epaileak bere erabakia arrazoitzeko. Gorenaren doktrinaren arabera, hiltzailearen emazte edo bikotekide izan direnen hilketak edo heriotzak horretarako bereziki sortutako epaitegiek ikertu behar dituzte.
Emazteari bere buruaz beste egiten laguntzeagatik, 2 eta 10 urte bitarteko kartzela zigorra ezar diezaiokete.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilbok badu kartela Aste Nagusirako: "Besarkada urdin bat Bilborentzat"
Juan Manuel Martinez Rodriguezen obra abuztuaren 22tik 30era ospatuko den Bilboko Aste Nagusiaren irudi ofiziala izango da.
"Naruto" anime japoniar arrakastatsua, estreinakoz euskaraz, EITBren PRIMERAN plataforman
Ostegun honetan, ekainak 25, estreinatuko ditu PRIMERANek lehen bost atalak. Guztira 52 kapitulu eskainiko ditu, ostiralero bost berri, lehen aldiz euskaraz bikoiztuta. Estreinaldiaren bezperan, EITBk aurrestreinaldi esklusiboa antolatu du Bilboko egoitzan. Gaur izango da, 18:00etan, Multibox aretoan, eta lehen lau atalak izango dira ikusgai.
"Ihesi, norbera izateko": Trumpen Amerikatik ihes egin eta Euskal Herrian bizi diren transen familien testigantzak jaso ditu EITBk
Seme-alaba transak dituzten zenbait familiak Estatu Batuak utzi eta Euskal Herrira etorri dira. EITBk haien lekukotasunak bildu ditu 'Ihesi, norbera izateko' dokumentalean. Lehenengo erreportajeak asteazken honetako albistegietan ikusi ahal izango dira.
Osakidetzak eTXERTOA ezarri du txertoen kontrola eta segurtasuna hobetzeko
Sistema Bilbo-Basurtu ESIko zenbait zentrotan probatzen ari dira, eta txerto bakoitzaren funtsezko datuak automatikoki erregistratu ahal izango dira eman aurretik.
Bi pertsona zauritu dira Leioako ostalaritzako lokal batean izandako gas-leherketa baten ondorioz
Gertakariaren ondorioz, kaltetutako eraikineko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, eta udal-teknikariak kalteak ebaluatzen ari dira, Iparragirre kalean.
Zalduondoko (Araba) baso-sutea kontrolatzen saiatzeko lanean jarraitzen dute
Gaur goizaldean Galarreta mendiaren goialdean, Zalduondon (Araba), piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen zuen 21:00etan, eta suhiltzaileek sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.
Gizon baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean, Sestao parean
Hilotza asteazken honetako lehen orduan aurkitu dute, Galindo ibaiaren bokalean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, biktima identifikatu eta heriotzaren arrazoiak argitzeko.
Ertzaintzak baztertu egin du Oiz mendian sute bat piztu izana, keagatik hainbat abisu jaso arren
Oiz mendian baso-suteengatik alerta aktibatu dute, Muxikan (Bizkaia), tenperatura altuen testuinguruan. Helikoptero inguruan ibili da sua zegoen ala ez aztertzeko, baina azkenean baztertu egin dute aukera hori.
San Joan suek gaua argitu dute Euskal Herriko zenbait herritan
Muturreko tenperaturek eta sute-arriskuagatiko alarma gorriak eraginda, Euskal Herriko su gehienak bertan behera geratu dira. Hala ere, Euskal Herriko hainbat herritan suak piztu dira San Joan bezperan. Hala ospatu dute Durangon eta Eibarren.
Galarretako sutea bizitu egin da atzera, eta sua itzaltzeko operatiboa indartu behar izan dute
Galarretan piztuta dagoen sutea itzaltzeko lanetan ari dira une honetan Kanpezu, Agurain, Espejo eta Langraiz Okako suhiltzaile-parkeetako langileak. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak uste du gaur egunean zehar sutea behin betiko kontrolatuko dutela.