Osakidetzako LEPan 'filtrazioak' izan zirela berretsi dute bi lekukok
Marta Macho anestesistak eta Patxi Nicolau ESK sindikatuko ordezkariak salaketa berretsi dute astearte honetan, Osakidetzaren azken lan eskaintza publikoan irregulartasunak ikertzen ari den epailearen aurrean. "Sistema klientelar" batek zerbitzuburu batzuen gustuko ziren hautagaiei azterketak "filtratzea" erraztu zuela salatu dute.
Gasteizko Instrukzio-epaitegian lekukotzak ematen hasi dira, Osakidetzako oposizioan irregulartasunak ikertzen ari den auzian. Anestesia, Angiologia eta Digestiboko hiru mediku inputatu zituzten. LEParen azterketak filtratzeagatik sekretuen jabe egin eta zabaltzea leporatu die Fiskaltzak.
Marta Machok, oposizioen ustezko iruzurra argitara eman zuten hiru pertsonetako bat, eta Patxi Nicolau ESKko ordezkariak lekuko bezala deklaratu dute.
Epaitegian azalpenak eman ondoren, kazetarien aurrean adierazpenak egin dituzte biek. Hasiera batean, Fiskaltzaren aurrean egindako salaketak "berretsi" dituztela azaldu dute lekukoek.
Nicolauk salatu duenez, Osakidetzako arduradunei "sistema klientelar" bat existitzen jarraitzea "komeni zaie", zerbitzuburuen "agintea" bermatzeko.
Ustezko filtrazioen sistemak nola funtzionatzen duen azaldu du sindikatuko ordezkariak. Nicolauren ahotan, ez da prozedura bakarra ematen, kasu bakoitzaren arabera formula zehatz "ezberdin" bat baizik. Hala ere, emaitza beti berdina zela azpimarratu du, eta pertsona batzuek azterketen berri zuten egin "baino lehen".
Prozedura judizialean zehar "frogatu" ahal izango dutela uste du Nicolauk. "Egitura horretan zerbitzuburuek erabakitzen dute gainditu beharreko jendea", nabarmendu du.
Prozedura horien bidez zentroetako zuzendaritzekin "ados" dauden talde medikoak lortzen dituzte, ESKko ordezkariak azaldu duenez. Horretarako, "praktika horiekin ados dauden pertsona zehatzak" izatea "ezinbestekoa" da, erantsi duenez.
Egoeran honen aurrean, hori guztiori "berriz ez gertatzeko" Osakidetzak "neurririk hartu" ez izana deitoratu du Nicolauk. Lan eskaintza publikoa bukatzeko "soilik" balioko duten zenbait neurri hartzera mugatu direla zehaztu du.
Sindikatuko ordezkariaren esanetan, Osasun Saileko eta Osakidetzako arduradun politiko berriek "ez dute sistema klientelar baten existentzia onartzeko pausorik eman, ezta horrekin amaitzeko erabakirik hartu ere".
Ikertutako medikuen abokatuek egindako galderei dagokionez, nolabait akusatuen "kalteak murrizten" saiatu direla adierazi du Nicolauk.
Epaileak eska ditzakeen "froga" berriak ekartzen saiatuko direla gaineratu du ESKko ordezkariak.
Astearte honetan ikerketarekin "lehen hartu-emana" izan dutela zehaztu du Nicolauk. Lehen lekukotzen arabera, datozen egunetan auzipetze gehiago izan daitezkeela gogorarazi du Nicolauk.

Marta Macho anestesista eta Patxi Nicolau ESK sindikatuko ordezkaria. Argazkia: EFE/Adrian Ruiz de Hierro.
Bestalde, Marta Macho "lasai" agertu da, eta hasierako salaketen "egia" berretsi duela azpimarratu du.
Agerraldian "filtrazioen susmoaz" hitz egin duela azaldu du anestesistak. Berak eta beste bi anestesistak frogak biltzeko emandako "pausoak" laburbildu ditu epailearen aurrean.
Asteazkenean, Maria Jesus Mugica Osakidetzako zuzendari nagusi ohiak deklaratuko du, lekuko gisa.
Egun horretan bertan, salaketa egin zuten beste bi mediku igaroko dira epailearen aurretik: Manoel Martinez eta Roberto Sanchez.
Ostegunean, Osakidetzako hiru zerbitzuburu joango dira deklaratzera, ikertu gisa: Cesar Augusto Valero, Reyes Vega eta Josei Luis Cabriada. Sekretuak argitaratzea eta dokumentuen kustodia haustea eta Anestesiologiako, Angiologiako eta Digestioko azterketak filtratzea leporatzen diete.
Horrez gain, Osakidetzako hiru goi kargudunek deklaratuko dute: Juan Carlos Soto Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendari ohiak, Xabier Balerdi Giza Baliabideetako zuzendariordeak eta Andoni Arcelay Osasun Arretako zuzendariak.
Kasuko iturrien arabera, oraindik ez dago argi noiz igaroko diren Gasteizko 2. Instrukzio Epaitegiaren aurretik. Instrukzioaren amaieran deituko dituzte, eta orduan argituko da ikertu edo lekuko gisa deklaratuko duten.
Azken Lan Eskaintza Publikoan izandako ustezko irregulartasunen ondorioz, Jon Darpon Osasun sailburuak eta Juan Carlos Sotok eta Maria Jesus Mugicak dimisioa eman zuten, eta Ricardo Ituarte, berriz, kargugabetu egin zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Euria lagun, Rigloseko sutea mendean hartzea lortu dute
Baso-sutearen bilakaera ona dela eta, gaur hasiko dira 19 herrigunetatik ebakuatutako bizilagunak (1.000 baino gehiago) beren etxeetara itzultzen.
Rigloseko suteak hobera egin du eta dena prest dago ebakuatutako bizilagunak euren etxeetara bueltatzeko
Sutearen zatirik handiena, 17.500 hektarea baino gehiago erre dituena, egonkortuta dago, sektore batzuen faltan.
49 urteko motor-gidari bat larri zauritu da Arrietan izandako istripu batean
Ezbeharra 17:00 inguruan gertatu da, NA-1720 errepidean Arrietan parean (Artzibar). Nafarroako Gobernuak ohar batean azaldu duenez, aurrez aurre talka egin dute autoak eta zauritutako gizona zihoan motorrak.
Sabino Ormazabal ekintzaile eta bakezale nekaezina zendu da, 72 urte zituela
Kazetaritza, antimilitarismoa, ekologismoa, giza-eskubideak eta desobedientzia zibila izan ditu ardatz donostiarrak bere bizitza osoan zehar. Gizarte-mugimenduetan murgilduta beti, Eusko Legebiltzarrak izendatutako polizia-gehiegikeriaren eta giza eskubideen urraketen biktimen aldeko batzordean parte hartu zuen 2013tik.
Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da Zallan, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Hildakoa turismoaren gidaria da, 51 urteko gizona; haren bidaiaria, berriz, 48 urteko emakumea, ospitalera eraman dute.
Espainiako Gobernuak aldi baterako 1.500 harrera-plaza gaitu ditu Ceutan, migrazio-presioaren aurrean
Elma Saizek iragarri du harrera-sistema arintzeko lau gune berehala zabalduko direla, eta erakundeen arteko lankidetza nabarmendu du.
Bilboko konpartsek kuotak ezarri dituzte euskarazko musikarentzat txosnetan, % 27 baino ez dela egiaztatu ondoren
Konpartsek kanpaina bat aurkeztu dute jaietan euskararen erabilera indartzeko, eta txosnetan euskarazko musikaren proportzioa handitzeaz gain, beste aldaketa batzuk ere egin dituzte erabilera areagotzeko.
Zuia egoera larrian dago ur faltagatik, eta zisterna-kamioiak eskatu dizkio Aldundiari
Udalak igerilekuak betetzea, baratzeak eta lorategiak ureztatzea eta ibilgailuak garbitzea debekatu du, Baias ibaiaren ur-emaria jaisten ari delako.
Tessy Ebosele euskal atleta biral egin da sareetan "iruzkin krudelak" salatu ostean
Tessy Ebosele atleta arabarra, birala egin da Europako Atletismo Txapelketan parte hartu ondoren egindako adierazpenengatik. Gasteizen bizi den luzera-jauzilariak gogor kritikatu du atletek sare sozialetan jasotzen dituzten iruzkin negatiboak, eta esan du halako mezuek sekulako eragina dutela lehiatzerako orduan. Malkoak begietan, argi baino argiago hitz egin du.
Llantenoko sutea itzaltzeko lanean jarraitzen dute, garrak kontrolpean hartu ondoren
Laudioko, Langraizko eta Espejoko parkeetako suhiltzaileak, Nekazaritza Brigadako kideak, basozainek gidatutako bulldozerrak eta Larrialdietako helikopteroa lanean ari dira.