Ekainaren 28an
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal hiriburuetan egingo dituzten protestetan parte hartzeko deia egin du EHGAMk

Gay eta Lesbianen Nazioarteko Eguna dela eta, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean manifestazioak egingo dituzte gaur, Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak antolatuta.
Euskal hiriburuetan egingo dituzten protestetan parte hartzeko deia egin du EHGAMk
Bilboko manifestazioaren kartela. Argazkia: EHGAM

Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak (EHGAM) manifestua igorri du, ekainaren 28an Gay eta Lesbianen Nazioarteko Eguna dela eta, euskal hiriburuetan egingo dituzten mobilizazioetan parte hartzeko deia eginez.

Bilbon, Jesusen Bihotza plazatik abiatuko da manifestazioa, 19:30ean. Ordu erdi lehenago hasiko da, Donostian, Boulevardetik aterako den martxa. Ordu berean, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan elkartuko dira “Kaleetan Harro” leloari eutsita. Bukatzeko, Iruñean, Baluartetik ekingo diote protestari, 19:00ak jota.

Manifestuan adierazi dutenez, memoria eta ikusgarritasuna aldarrikatzen jarraituko dute. Ildo horretan, 50 urtez egindako borrokak emandako fruituak gogora ekarri eta aurrerantzean ere ildo berari eusteko asmoa erakutsi dute, oraindik ere “sistema heterosexuala dagoelako boterean”.

“Erasoak ez dira amaitu. Kolektiboko kideek kaleetan indarkeria jasan dugu, Skolae gisako programek mugak dituzte, Gasteizko apezpikuak adierazpen tamalgarriak egin ditu duela gutxi... Alegia, badira nahikoa arrazoi borrokan jarraitzeko”, esan dute manifestuan.

Guzti horren aurrean, isilik geratuko ez direla eta antolakuntza, autodefentsa eta borroka defendatzen jarraituko dutela azpimarratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X