Bilbo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Artxandan desagertu den 85 urteko gizon baten bila ari dira

Larrialdietako zerbitzuak Artxanda mendiaren inguruak miatzen ari dira, herenegun desagertu zen pertsona baten bila.

Larrialdietako zerbitzuek bilaketa operatiboa martxan jarri dute Artxanda mendiaren inguruetan (Bilbo), desagertu den 85 urteko gizon bat topatzeko.

Antza denez, gizona herenegun, asteazkena, desagertu zen. Atzo, gaur bezala, alerta laranja aktibatu dute tenperatura altuengatik.

Bilaketan Suhiltzaileak, Gurutze Gorria, Babes Zibila, Ertzaintza eta DYAko kideak parte hartzen ari dira.

Bilaketan salbamenduko txakurrak parte hartu dute, baina bero handiak lana asko oztopatu du.

Suhiltzaileak, bilaketa gunean. Argazkia: @ikersalgadoser1

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X