Sutea Leioan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat laugarren solairutik erori da Leioan, bere etxeak su hartu ostean

Biktima Gurutzetako ospitalera eraman dute, larri. Suhiltzaileek garrak itzali dituzte jada.
Sua Gaztelubideko kalean dagoen eraikinean piztu da. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak

Emakume bat larri zauritu da Leioan, bere etxebizitzak su hartu eta laugarren solairutik behera erorita.

Ezbeharra 15:30 inguruan jazo da, Gaztelubide kaleko eraikin batean, Bizkaiko Suhiltzaileek Twitter bidez jakinarazi dutenez.

Antza, garretatik ihesi, emakumeak leihotik behera salto egin du. Gurutzetako ospitalera eraman dute, larri.

Suhiltzaileek sua itzali dute jada. Garrek etxebizitzako gela bat kiskali dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X