TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat hil da GI-636 errepidean, Errenterian, kamioi batek harrapatuta

Harrapatzea Irungo noranzkoan gertatu da, eta ezbeharraren ondorioz errepidea guztiz itxi dute hainbat orduz. Bien bitartean, trafikoa Beraundik bideratu dute.
18:00 - 20:00
Emakume bat hil da kamioi batek harrapatuta GI-636 errepidean, Errenteria parean

Emakume bat hil da ostiral honetan GI-636 errepidean Errenterian, kamioi batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Harrapatzea 05:15 inguruan gertatu da aipaturiko errepidean, Irunera bidean, Pasai Antxoko tunela igarota. Emakumea bertan hil da.

Ezbeharraren ondorioz, errepidea guztiz itxi dute hainbat orduz, eta Beraundik bideratu dute trafikoa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X