Giza kate batek Zubietako erraustegia gelditzea eskatu du Kontxako hondartzan
Zubietako erraustegia gelditzea eskatzeko giza katea egin dute igande honetan Kontxako hondartzan (Donostia). Dozenaka lagunek parte hartu dute protestan. Mobilizazioak 15 urte bete ditu jada, eta, ohi bezala, Kontxako Banderaren estropadako finalaren egunean egin dute.
Giza katea 11:45 aldera abiatu da Kontxako pasealekuaren arrapalatik. Erraustegiaren irudia zirrimarraturik zuten puxika zuriak banatu dituzte azpiegituraren aurkako ekintzaileek, baita erraustegiaren kontrako informazioa ere.
'Errausketarik ez' leloa osatuz kartelak erakutsi dituzte parte-hartzaileek, horien artean Ezker Anitza-IU eta EH Bilduko ordezkariek. Proiektuaren aurkako banderak ere eraman dituzte.
Errausketaren aurkako Gipuzkoako Plataformaren bozeramaileak azaldu duenez, 15 urte eman dituzte erraustegiaren eraikuntza gelditzea eskatuz, eta orain "urte bukaeran" martxan jartzea espero da; izan ere, labeen probak urrian hasiko dira.
Bozeramailearen hitzetan, osasunari "kaltea" egiteaz gain, azpiegitura ez da beharrezkoa Gipuzkoan; izan ere, "70.000 tona zabor sortzen dira, eta erraustegiak 200.000 behar ditu". Horregatik, erraustegia gelditzeko eskatu du berriro.
Aste honetatik aurrera, erraustegiaren inguruan dauden animaliak, lursailak, etab. aztertzen hasiko dira, azpiegituraren labeak martxan jartzen direnean datuak alderatu ahal izateko, erantsi duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Manifestazio jendetsua egin dute Santurtzin Anderrentzat justizia eta erreparazioa eskatzeko
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
Etxebizitzaren aldeko protesta dozenaka hiritara zabaldu da, greba orokorrari begira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko