INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek bikotekide ohia, amaginarreba ohia eta koinata ohia hil ditu Pontevedran

41 urteko gizonak bere burua entregatu du Guardia Zibilaren aurrean.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Gizon batek bikotekide ohia, amaginarreba ohia eta koinata ohia hil ditu Pontevedran

Galizian, 41 urteko gizon batek familia bereko hiru emakume hil ditu Pontevedrako Valga udalerrian: bikotekide ohia (39 urte), haren ama (58 urte) eta ahizpa (27 urte). Ondoren, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Guardia Zibilaren aurrean.

Ikerketako iturriek jakinarazi dutenez, gertaerak goizeko lehen orduan gertatu dira, hain zuzen ere, 39 urteko emakumea lau eta zazpi urteko semeekin etxetik irteten ari zela.

Gizonak arma labur batekin tiro egin dio bikotekide ohiari eta, ondoren hura laguntzera joan diren beste bi emakumeak ere tirokatu ditu adingabeak aurrean zirela. Bikotea banatzeko tramiteak egiten ari zen.

Hilketen ostean, gizonak bere burua entregatu du Guardia Zibilaren aurrean.

Epaitegietako iturriek baieztatu dutenez, ez zegoen gizonaren aurkako salaketarik ezta urruntze agindurik ere.

Arma topatu dute

Coruñako GEASeko langileek asteleheneko arratsaldean topatu dute ustezko hiltzaileak erabilitako arma. Ikerketaren iturriek adierazi dutenez, errebolber bat eta munizio kutxa bat aurkitu dituzte Tambre ibaian, Ames-Aldea Pontenovatik gertu.

Emazte ohia hiltzeaz gain, ustezko erasotzaileak bikotekide ohiaren ama eta ahizpa ere hil ditu (bere amaginarreba ohi, eta bere koinata ohi), baina bi biktima horiek ez daude zenbatuta Genero Indarkeriarako Gobernuaren Ordezkaritzak egindako erregistro ofizialean.

Genero Indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurrien Lege Organikoaren arabera, genero-indarkeria da emazteek pairatzen dutena "euren ezkontideak direnek edo izan direnek, edo eurekin antzeko afektibitate-harremanen bidez lotutako pertsonek eragindakoa" da, "elkarrekin bizi ez badira ere". 2013an, seme-alabak ere hasi ziren zenbatzen genero-indarkeriaren biktima zuzenak bezala, eta, hortaz, erregistroan sartzen hasi ziren. Dena den, gainerako biktimak ez dira sartzen erregistro ofizialetan.

_____________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X