Chivitek jaso du UNESCOk Skolaeri emandako saria
"Skolae: Berdin Bidean - Creciendo en Igualdad" programagatik, UNESCOk Nafarroako Gobernua saritu du arratsalde honetan, Neskaren Nazioarteko Egunean. Foru Erkidegoko Gobernuak 50.000 euroko Nesken eta Emakumeen Heziketaren UNESCO saria jaso du, Parisen, UNESCO Nazio Batuen Hezkuntza, Zientzia eta Kulturako Erakundearen egoitzan.
Maria Chivite Nafarroako presidentea bera joan da saria jasotzera. Chivitek saria jasotzeagatik eskerrak ematerakoan azaldu duenez, aurreko legegintzaldian sortutako egitasmo horren helburua "gizarte justuagoa eta parekideagoa lortzea da, haurren eta gazteen hezkuntzatik abiatuta".
UNESCOk, Nazio Batuen Erakundearen Hezkuntzako atalak, Skolaek "kultura, erlijioa, edo sexu nortasun edo joera dena delakoa ere haurrei berdintasunerako eskubide indibiduala gauzatzeko" ematen dizkien tresnak txalotu ditu. Era berean, Skolaek prebentzio lana ere egiten duela azpimarratu du Unescok, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
Chivitek gogorarazi duenez, Skolae hezkidetza eta hezkuntza afektibo-sexualeko programa "beharrezkoa da genero-desberdintasuna, indarkeria eta sexu-abusuak eta sexu-transmisioko gaixotasunak murrizten laguntzeko ,nahiz sexu-aniztasunarekiko errespetua eta espazio publikoan emakumeen ikuspena errazteko".
Azkenik, Lehendakariak eskerrak eman dizkio programa sortu duen taldeari, programa abian jartzeagatik, eta hezkuntzako maila ezberdinetan finkatzeko lanean ari den egungo taldeari.
Nesken eta Emakumeen Heziketaren UNESCO saria 2015ean sortu zuen UNESCOREN Gobernu Kontseiluak, Txinak babestuta, eta Garapen Jasangarriaren Helburuak gauzatzeko planaren barnean dago; heziketan eta sexuen arteko berdintasunean du oinarri.
Zure interesekoa izan daiteke
Normaltasuna berreskuratu dute Bi-30 errepidean, auto-istripu batek Avanzadan eta Txorierrin hainbat kilometrotako auto-ilarak eragin ostean
Hainbat ibilgailuk talka egin dute Bi-30 errepidean, eta horren ondorioz 3 pertsona artatu behar izan dituzte.
Babes ofizialeko etxebizitzen salerosketan egiten den iruzurrarekin amaitu nahi du Eusko Jaurlaritzak
Denis Itxaso sailburuaren hitzetan, oso zabalduta dago iruzurra egitea babes ofizialeko etxebizitzak saltzean, eta ezkutuan erosleari gainbalio bat eskatzea. Babes ofizialeko etxeak espekulazioaren aurka egiteko sortu zirela defendatu du eta praktika horien aurka gogor egingo dutela jakinarazi du.
40 urteko gizon bat atxilotu dute bikotekideari eta Gasteizko taberna bateko arduradunari erasotzeagatik
Gertaera joan den larunbat gauean izan zen, Oto etorbideko ostalaritza-establezimendu batean.
Donejakue Bideak erromesen arretarako bulego bat ireki du Iruñean
Orreaga eta Donibane Garaziren ostean, Donejakue Bideko lehen hiria da Iruñea, eta bertako Kale Nagusiko 6. zenbakian erromesentzako arreta bulego bat zabaldu dute. Bakarra da Estatu osoan (Santiago de Compostelakoaz gain).
AAk emozioak interpretatzen ditu dagoeneko, baina legea ez da egokitu oraindik, EHUren ikerketa batek ohartarazi duenez
Sistema horiek modu jarraituan funtzionatzen dute egiten duguna etengabe aztertzen eta gure portaerari buruzko ondorioak ateratzen, eta horrek zaildu egiten du gaur egungo kategorien arabera sailkatzea. Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren saria jaso du ikerketak, eta Leire Escajedo EHUko Konstituzio Zuzenbideko irakasle eta ikertzaileak "teknologiak aurrera egiten duen azkartasunaren eta Zuzenbideak horretara egokitzeko duen gaitasunaren arteko desfasea" daogela azpimarratu du.
Pertsona bat hil da Guardian, trafiko istripuz
Ezbeharra A-124 errepidean gertatu da. Oraindik argitzeke dauden arrazoien ondorioz, Gasteizerako noranzkoan zihoan furgoneta bat errepidetik irten eta irauli egin da.
Eusko Jaurlaritzak informazio-kanpaina bat jarri du abian Euskadiko Etxebizitza Plan Integralaren neurri nagusiak azaltzeko
Kanal anitzeko estrategia da, eta Eusko Jaurlaritzak bizitegi-larrialdiari aurre egiteko abian jarritako neurri nagusiak herritarrei azaltzera bideratuta dago. Aurkezpena bat dator bihar, maiatzak 12, indarrean sartuko den etxebizitzaren arloko Premiazko Neurriei buruzko Dekretua argitaratu izanarekin.
Lukas Aguirre kasuko fiskalak esan du labankadak "hiltzeko asmoz" hil zituztela
Eskatu 22 urteko kartzela-zigorra bai labankaden ustezko egile materialarentzat, bai ustez labana eman zion gizonarentzat, gogorarazi du biktimak ez zuela ebakirik eskuetan, ezta "defentsa-zauririk" ere.
Maialen Mazonen senarra espetxean artatu zuen medikuak esan du ez zuela buru nahasmendu zantzurik
Azaldu duenez, atxilotu zuten delituaren ezaugarriengatik sartu zuten Jaime Roca auzipetua suzidioak prebenitzeko programan, ez bere buruaz beste egiteko arriskua zegoenik detektatu zutelako. Epaiketaren seigarren saioa hartu du gaur Arabako Lurralde Auzitegiak.
Iran eta sarreren prezioa polemikaren erdigunean, Munduko Futbol Txapelketa hasteko hilabete falta denean
Irango selekzioak parte hartuko duen baieztatu gabe dago oraindik. Bestalde, sarreren "prezio aldakorrak" salatu dituzte; hori ohikoa da NBA eta NFL ligetan.