Onik aurkitu dituzte Mairulegorreta koban galduta zeuden bi pertsonak
Amaiera ona izan du arratsaldean Gorbeiako Parke Naturalean izan den bilaketak. Arratsaldeko lehen ordutik ustez desagertuta zeuden bi pertsonaren bila ari ziren larunbat honetan Mairulegorreta koban (Araba) eta onik aurkitu dituzte 17:30 aldera.
Antza denez, espeleologo batek kobara sartzen ikusi ditu bi pertsona 11:30 aldera, eta hainbat ordu beranduago bertatik atera gabe zeudela konturatu da. Gainera, kobako sarreran bi pertsona horiena izan zitekeen motxila aurkitu du. 15:30ak aldera, espeleologoak SOS deiak zerbitzura deitu du abisua emateko.
Gauzak horrela, Ertzaintzak eta Arabako Foru Suhiltzaileek dispositibo berezia jarri dute martxan, koba miatu eta pertsona horiek aurkitzeko.
Zorionez, kobaren sarreran topatu dituzte bi pertsonak, onik, eta bertan amaitu da erreskatea 17:30 aldera.
