'Ezohiko beroa' eta 'meteorologia-inpaktu handiak' izan dira 2010-2019 hamarkadan
Hilaren 31n amaituko den hamarkadan "ezohiko beroa" eta "meteorologia-inpaktu handiak" izan dira mundu-mailan, Petteri Taalas MME Munduko Meteorologia Erakundearen idazkari nagusiak iragarri duenez.
Madrilen egiten ari diren Klimaren inguruko Goi Bileran aurkeztu du Taalasek MMEren urteroko txostena, eta bertan jaso dute aipatu datu hori. Taalasek esan duenez, azken hamar urteotan izotzaren atzerapena inoizko handiena izan da, itsasoaren mailak gora egin du eta berotegi-efektuko gasak ere ugaritu dira, gizakiaren jardueraren ondorioz gehienbat.
Txostenaren arabera, batez besteko tenperaturei erreparatuta, 2015-2019 eta 2010-2019 epeak historiako beroenak izan dira, eta marka ezarri dute. Gainera, datuak aztertuta ondorioztatu dutenez, lau hamarkada guztiek gainditu dute aurrekoaren batez besteko tenperatura, 1980an joera hori nabaritu zenetik.
Urte guztietako tenperaturak kontuan izanik, txostenak zehazten du 2019. urtea bigarren beroena dela. Bakarrik 2016a du aurretik, 'El Niño' fenomenoa bereziki bortitza eta ezohikoa izan zuena.
2019ko lehen bederatzi hilabeteetako batez besteko tenperatura, mundu-mailan, 1850-1900 epean izandakoa baino 1,1 ºC gradu altuagoa izan da. Urte haietan, oraindik industriaurreko garaian zeuden.
Taalasek esan du planetako toki gehienetan egin duela aurreko hamarkadan baino bero handiagoa. "Klima-aldaketa eragin suntsitzaileak ari da izaten", ohartarazi du MMEren idazkari nagusiak.
Marka berria, berotegi-efektuko gasetan
Berotegi-efektuko gasei, metanoari eta nitrogeno oxidoari dagokienez, txostenak egiaztatzen du 2018an marka berria ezarri zutela; hain zuzen ere, 1750ean, industriaurreko garaian, izandako datuekin alderatuta, % 147, % 259 eta % 123 igo dira, hurrenez hurren. MMEren txostenaren arabera, 2019ko mundu-mailako batezbestekoak 2020ko erdian izango dira eskuragarri, baina, denbora errealeko datuak aztertuta, pentsatzeko modukoa da egungo markak gaindituko dituztela aurtengo datuek, karbono dioxidoaren egungo mailak gero eta handiagoak izango baitira.
Bestalde, itsasoaren maila ere gero eta azkarrago ari da igotzen. Igoera-tasak gora egin du, eta horretan eragina izan du Groenlandian eta Antartikan izotz-bloke handiak urtu direla.
2019an izandako meteorologia-eraginak aztertuta, MMEk nabarmendu du prezipitazio "bereziki handiak" izan direla Ameriketako Estatu Batuetako erdialdean, Kanadako ipar-ekialdean, Errusiako ipar-ekialdean eta Asiako hego-mendebaldean. Bakarrik AEBn, 2018ko uztailetik 2019ko ekainera bitartean, batez beste, metro koadroko 962 litro euri egin du, marka berria ezarrita.
Lehorteek, aldiz, Asiako hego-ekialdean eta Pazifikoko hego-mendebalean izan zuten eragina, batez ere, 2019an. Australiako ekialdean, 2017tik, lehorte luzean daude, eta 2019an lehorte hori are bortitzagoa izan da. 2019ko urtarriletik urrira bitartean, Australiak bere historiako eperik lehorrena bizi izan du.
Bero-olatuei dagokienez, 2019ko handiena Europan jazo zuten, ekainaren amaieratik uztailaren amaierara bitartean; Frantzian, inoizko tenperaturik altuena izan zen, 46 ºC (aurreko marka 1,9º-ko aldearekin gainditu zuten); Alemanian (42,6º), Herbehereetan (40,7), Belgikan (41,8), Luxenburgon (40,8) eta Erresuma Batuan (38,7), halaber, aurreko markak gainditu dituzte aurten, eta eskandinaviar herrialdeetan ere gertatu da hori: Helsinkin, uztailaren 28an, 33,2 ºC jaso zituzten.
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.