Primitivaren txartel batek 1,6 milioi euro utzi ditu Bilbon
Bilboko Zubiarte merkataritza-gunean dagoen loteria-establezimenduan balioztatutako Loteria Primitivaren txartel batek 1,6 milioi euro baino gehiago utzi ditu hirian ostegun honetan, Estatuko Loteria eta Apustuen Elkarteak jakitera eman duenez.
Konbinazio sariduna ondokoa izan da: 19-31-32-37-40-48-36-1.
Sei zenbaki asmatuta eskuratu duen Lehen Kategoriako saria da, atzoko zozketan ez baitzen Kategoria Bereziko asmatzailerik izan. Loteria Primitivaren hurrengo zozketan, zenbaki guztiak dituen txartel bakarra egonez gero, 14,4 milioi euro irabaziko ditu.
Halaber, atzoko zozketan, Bigarren Kategoriako hamar txartel irabazle izan ziren (bost zenbaki eta osagarria asmatu dute); saridun bakoitzak 25.000 eurotik gora jasoko ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza euskal hilerrietan, Santu Guztien Egunean
Espainiako Gobernuak asteartean onartuko ditu Urdako istripuaren biktimentzako laguntzak
LZB sistemak partzialki huts egiten duenean zirkulazioa orduko 40 km-ra mugatzea proposatu du Renfek
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko