TRAFIKO ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona larri zauritu dira aurrez aurreko istripu batean, Usurbilen

Gauerdian izan da ezbeharra, N-634 errepidean. 72 urteko emakume bat eta 42 urteko gizonezkoa dira zaurituak.

72 urteko emakume bat eta 42 urteko gizonezko bat larri zauritu dira gaur, Usurbil parean izan den auto-istripuan.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, gauerdia pasatxo zenean izan da ezbeharra N-634 errepidean. Argitu gabeko arrazoiengatik, bi autok aurre aurre jo dute eta bi gidariak zaurituta eta harrapatuta geratu dira.

Suhiltzaileek atera behar izan dituzte eta Donostia Ospitalera eraman dituzte, zauri larriekin. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X