Ikerketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egunero bi sagar jan, kolesterola mantentzeko eta bihotzeko gaixotasunak prebenitzeko

Readingeko Unibertsitateak zuzendutako zientzialari talde batek, Fondazione Edmund Mach (FEM) Italiako Institutaren lankidetzarekin, egin du ikerketa.
Sagarrak. Artxiboko irudia: Euskadi Irratia

Egunero bi sagar jateak kolesterol maila baxua mantendu eta bihotzeko gaixotasunak prebenitzeko balio du, ikerketa baten arabera. Readingeko Unibertsitateak zuzendutako zientzialari talde batek, Fondazione Edmund Mach (FEM) Italiako Institutaren lankidetzarekin, egin du ikerketa.

Ikerketa The American Journal of Clinical Nutrition aldizkari medikoak argitaratu du. Zuntz eta polifenoletan aberatsak diren sagarrak jatearekin kolesterola eta LDLa murriztu zuten parte-hartzaileek, baita odol-hodiekin lotutako markagailuak hobetu ere.

"Dietan aldaketa erraz bat bihotzeko gaixotasunen arriskua murrizteko erabakigarria izan daitekeela azaldu du azken ikerketa honek. Bi sagar osoek, azukrea eta kaloriak dituen sagar zukuareki alderatuta, parte-hartzaileen bihotzeko osasunean eragin esanguratsua izan dute", adierazi du Julie Lovegrove irakasleak, Readingeko Unibertsitateko Hugh Sinclair Nutrizio Unitateko zuzendariak.

"Sagar egunaren adagio zaharrak ia zuzena zela ematen du", erantsi du. Hala ere, datuak egiaztatzeko eta mekanismoak esploratzeko proba kontrolatu gehiago egin behar dituztela gogorarazi dute ikertzaileek. Eta, ondorioz, medikazioa hartzeari uztea ez dute sekula gomendatzen, nahiz eta fruituak jaten hasi.

Ikerketan 8 asteko dieta egin zuten. Hiperkolesterolemia arina zuten 40 pertsonari dieta aldatu zieten, eta egunero bi sagar (Renetta Canada) fresko jan zituzten. Azukrezko sagar zukuarekin alderatuta, kolesterol murrizketa eta onura baskularrak izan zituzten parte-hartzaileek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X