INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

3.100 emakumeri eraso egin zieten bikotekide eta bikotekide ohiek 2019an Euskadin

Biktima kopurua % 3,65 igo da 2018tik 2019ra. Nabarmentzekoa da, gainera, askatasun sexualaren kontrako delituak %9,6 hazi direla aurreko urtearekin alderatuz gero.
INDARKERIA MATXISTA BORTXAKETA ORKOIEN EFE
INDARKERIA MATXISTA BORTXAKETA ORKOIEN EFE

3.098 emakumek bikotekide edo bikotekide ohien erasoak jasan zituzten 2019an Euskadin. 2018an 2.989 biktima izan ziren, eta ondorioz, biktima kopuruak % 3,65 egin du gora, Emakundek bildutako Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko datuen arabera.

Gainera, beste 899 emakumek familia barruko indarkeria (bikotekide edo bikotekide ohiak ez diren senideena) jasan zuten iaz. %3,3 egin du gora indarkeria mota horrek ere,  2018an 870 biktima izan baitziren.

Azkenik, 422 emakumek sexu askatasunaren aurkako delituak salatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko urtean baino % 9,6 gehiago.

Guztira, 4.419 emakumek salatu dute hiru indarkeria mota horien biktima izan izana 2019an (704 Araban, 2.372 Bizkaian eta 1.343 Gipuzkoan).

Lurraldeka, sexu askatasunaren aurkako delituek nabarmen egin dute gora Bizkaian (2018an baino %23,3 kasu gehiago), familia barruko indarkeria kasuak, berriz, % 31 gehitu dira Araban eta bikotekideek edo bikotekide ohiek egindako indarkeria kasuek % 5,25 egin dute gora Araban.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera:  900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

bisonte-hezurdura-urbasa-nafarroa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Duela 4.000 urteko bisonte baten hezurdura topatu dute, ia osorik, Urbasan, eta Iberiar penintsulan dokumentatutako lehen bisonte europarra izan daiteke

Maria Chivite presidenteak eta Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak "garrantzi zientifiko handiko" aurkikuntza aurkeztu dute astelehen honetan. Aurkikuntza “bakarra” da Iberiar penintsulan, eta Arrafela leizean egin zen, Kultura Departamentuak sustatutako esku-hartze arkeologiko batean, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Madrilgo Historia Naturalaren Museoaren parte-hartzearekin, besteak beste.

Zaldibar Argituren bilkura hondamendiaren 6. urteurrenean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan

Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero legez, ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X