Albiste da
San Fermin 2025 |
UDAL POLITIKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barakaldoko Udaleko agintariek soldata igo dutela salatu dute protesta batean

Berri Otxoak kolektiboak 2.000 txorizo pintxo banatu ditu kalean, "laguntza sozialak murrizten dituzten bitartean, EAJk eta PSEk 1,9 milioi euro izendatu dituztelako eurentzako".
Berri Otxoak taldeak Barakaldon egindako beste protesta baten artxiboko irudia.

Berri Otxoak bazterketaren kontrako kolektiboak 2.000 txorizo pintxo banatu ditu gaur eguerdian Barakaldon, "Udalak laguntza sozialak murrizten dituen bitartean, politikariek euren soldata igo dutela" salatzeko.

San Vicente auzoko jaiak aprobetxatuz, bertan egin dute protesta hainbat gizarte eragilek 'No hay pan para tanto txorizo' lelopean.

Berri Otxoak kolektiboa izan da antolatzaile nagusia, eta taldeko bozeramaileek salatu dute 2020ko aurrekontuetan "sozialistek eta jeltzaleek Amaia del Campo alkatearen soldata %4,2 igotzea" erabaki dutela, "92.184 eurora igoz". "Neurriak mesede egiten dio bazkide duen Alfredo Retortillo sozialistari ere, zinegotziei eta politikarien aholkulariei" gehitu dute.

Izan ere, "EAJk eta PSEk 1,9 milioi izendatu dituzte politikari liberatuentzat, aholkularientzat eta konfiantza karguentzat, larrialdiko laguntzak murriztu dituzten bitartean. Pobrezia egoeran dauden 1.300 Barakaldoko familiarentzat, berriz, 960.000 euro bakarrik izendatu dituzte" adierazi dute.

Albiste gehiago gizartea

PAMPLONA, 06/07/2025.- Los tres representantes de Yala Nafarroa por Palestina Dyna Kharrat (c), Lidón Soriano (i) y Eduardo Ibero son los encargados de realizar Chupinazo con el que comienzan los Sanfermines desde el balcón del ayuntamiento de Pamplona, este domingo. EFE/ Jesús Diges
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elkartasunaren txupinazoak eman die hasiera 2025eko sanferminei

Palestina gogoan, Yala Nafarroako ordezkariek kufiyak lepoan zituztela bota dute suziria. 12:01 zirenean, Palestinaren askatasunaren oihuarekin batera lehertu da suzia Iruñeko zeruan, eta horrekin batera egin du eztanda festak.

Gehiago kargatu