Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AP-8ko Istiñako tunela itxiko dute asteburuan, Deban, Bilborako noranzkoan

Ostiraleko 22:00etan itxi, eta igandeko 20:00etan irekiko dute, horren gainean dagoen ezponda egonkortzeko lanak direla eta.
Istiñako tunelaren tarte bat itxiko dute asteburuan AP-8 autobidean, Deban, Bilborako noranzkoan.
Istiñako tunelaren tarte bat itxiko dute asteburuan AP-8 autobidean, Deban. Agazkia: Google Maps

AP-8ko autobideko Istiñako tunelaren tarte bat itxiko dute asteburu honetan, Deban (Gipuzkoa), Bilborako noranzkoan, horren gainean dagoen ezponda egonkortzeko lanak direla eta, Gipuzkoako errepideak kudeatzeaz eta mantentzeaz arduratzen den Bidegi foru-agentziak jakinarazi duenez.

Ostiralean, 22:00etan itxiko dute tarte hori, igandeko 20:00ak arte. Bidegiren arabera, Behobiarako tuneletik bideratuko dituzte ibilgailuak.

Lanak sei asteburutan egingo dituzte, ostiraletik igandera, trafikoari ahalik eta kalte gutxien egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X