Nola egin Araban ETBk urrutiko aginteko lehen botoietan jarraitzeko?
Martxoaren 2tik 3rako gauean, Arabako hainbat udalerritako herritarrek egiaztatuko dute LTDko kateak, alegia, irekian eta doan ematen dituzten telebista-kateak, berriro sintonizatu behar dituztela euren telebistetan, eta ordenatu behar dituztela euren urrutiko aginteetan. LTDko frekuentzia-aldaketa Bigarren Dibidendu Digitalaren ondorioa da; izan ere, 2020ko ekainaren 30erako, Europak hala aginduta eta 5G telekomunikazioetako etorkizuneko sareak hedatzeko helburuarekin, espektro erradioelektrikoko 700 MHz-eko banda askatu behar da.
Gida txiki honen bidez, azaldu nahi dizugu zer egin behar duzun ETB1ek eta ETB2k zure telebistako lehen bi kanaletan jarraitzeko, hau da, urrutiko aginteko 1. eta 2. botoietan izateko.
Lehenik eta behin, antena berriro egokitu
LTDko eskaintza osoa telebista-antenaren bidez ikusi nahi baduzu, hau da, telebista ez baduzu ikusten soilik kable-sistema erabiliz, zure etxeko antena kolektiboa egokituta izan behar duzu. Hori ez baduzue oraindik egin, hitz egin finka-administratzailearekin edo komunitateko presidentearekin, ahalik eta lasterren eska diezaion telekomunikazio-instalatzaile bati egokitzapen hori egiteko.
Espainiako Gobernuak laguntza ekonomikoak eskaintzen ditu egokitzapen hau gauzatzeko. Instalatzaileak emango dizu horren berri.
Etxebizitza familiabakar batean bizi izanez gero, ez duzu zertan egokitu antena; nahikoa da telebista berriro sintonizatzearekin.
Gero, zure telebista berriro sintonizatu
LTDko kanalak sintonizatzeko, piztu telebista, eta urrutiko agintean MENU izeneko tekla sakatu. Pantailan, hainbat aukera izango dituzu ikusgai; urrutiko agintean geziaren itxura duten teklak erabiliz, mugi zaitez pantailatik, INSTALAZIOA izeneko aukerara iritsi arte (baliteke ere KONFIGURAZIOA izena izatea).
OK tekla sakatuta, beste aukera batzuk izango dituzu ikusgai telebistan. Bilatu KANALAK BILATU izenekoa (edo izen horren antzekorik duena), eta OK sakatu, berriro ere.
Jarraian, urrutiko aginteko geziak baliatuz, topatu BILAKETA AUTOMATIKOA edo BERRIAK SINTONIZATU aukera.
Zure telebistak, hala, kanal guztiak topatuko ditu. Itxaron hori egiten amaitu arte; pantailan, abisua emango dizu.
Irteteko teklaren bat zehaztuko dizu (OK izan daiteke, edo besteren bat), eta berriro ere LTDko kanal guztiak izango dituzu telebistan.
Hirugarren urratsa: zure telebistako kanalak berriro ordenatu, ETBk urrutiko aginteko lehen botoietan jarraitzeko
Zure telebistan kanalak berriro ordenatzean, gogoratu: zure etxea eta zure telebistan, zuk agintzen duzu. ETBko kanalak zure gogokoenak badira, utzi lehen tokietan!
Kanalak ordenatzeko, berriro ere telebista piztu, eta, beharrezkoa balitz, LTDko hargailua ere, eta MENU tekla sakatu urrutiko agintean. Bilatu KANALAK ORDENATU aukera (KANALAK ANTOLATU izena ere izan lezake), eta OK sakatu. ALDATU edo antzeko izena duen aukera hautatu, OK sakatuz, eta, jarraian, ondorengoak agertuko zaizkizu: KANALAK SALTATU, KANALAK MUGITU, KANALAK BLOKEATU… Aukeratu KANALAK MUGITU, eta OK sakatu.
Telebistan, sintonizatuta dituzun kanal guztiak agertuko zaizkizu, zerrenda batean, indarrean duzun ordenan. Edozein kanalen tokia aldatzeko, jar zaitez horren gainean, eta emaiozu OK botoiari; hori eginda, mugitu urrutiko agintearen bidez, geziaren itxura duten teklak erabiliz, nahi duzun tokiraino iritsi arte. Aldaketa baieztatzeko, OK sakatu.
Hortaz, bilatu 45. kanaletik (orain arte 58.ean zeuden) ETBko kanalak, ETB1HD eta ETB2HD barne, eta urrutiko aginteko 1. eta 2. botoietan eta hurrengoetan kokatu.
Zure interesekoa izan daiteke
Sortzetik kardiopatia duten 175 haur inguru jaiotzen da urtero Euskadin, eta horien % 85 baino gehiago helduarora iristen da
Osasun Sailak nabarmendu du unitate oso espezializatuak behar direla, konplexuak direlako eta bizitzan zehar eboluzionatu dutelako.
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak neguko bidezaintza planak aktibatu dituzte larunbat honetan
Zaparrada handiez gain, elur-kota 800 metrotik behera kokatuko da Arabako ekialdean. Nafarroa, berriz, elurra 500 metrora egitea espero da.
Epaileak Errejonen kontrako auzia artxibatzea baztertu du eta otsailaren 17rako deitu du
Magistratuak autoan dioenez, "ez dago auzia ixteko arrazoirik", eta argitu du ez daukala Elisa Mouliaa auzitik erretiratu izanaren jakinarazpen ofizialik, eta, beraz, hark "akusazio partikularraren figura" izaten jarraitzen duela.
Euriak ez du ehunka ikasleren festarako gogoa desagerrarazi Bilbon
Euriaren ondorioz, bertan behera utzi behar izan dute urtero hainbat ikastetxek Bilboko kaleetan zehar egin ohi duten desfilea. Jaia Plaza Barriko arkupeetara eraman dute, eta txarangaren erritmoan dantzatu eta txokolatea hartuta berotu dira bertan.
73 urteko gizon bat hil da Tuteran izandako istripu batean
Ezbeharra NA-134 errepidean gertatu da. Istripuan hil den gizona gidatzen ari zen autoa bidetik atera da eta etxe bat jo du.
Desfileak eta mozorroak izango dira nagusi hainbat herritan asteburuan egingo diren inauterietako ekitaldietan
Baliteke euriaren eraginez programatutako hainbat ekitaldi bertan behera geratzea. Dena den, euria ez da ondo pasatzeko oztopo izango.
Minbizia da adin txikikoen gaixotasunagatiko lehen heriotza-kausa, eta urtero 60-70 kasu berri eragiten ditu Euskadin
Gaur egun, Osakidetza 64 ikerketa-proiektu garatzen ari da onkologia pediatrikoan, eta biziraupena % 80-85ean dago.
Lau gizon atxilotu dituzte Bilbon izandako borroka batean, eta beste bat Basurtuko ospitalera eraman dute
Udal iturriek baieztatu dutenez, 02:00ak aldera joan dira Udaltzaingoaren patruilak Barrenkalera, borroka baten abisua jaso ondoren. Oraindik ez dute argitu zerk piztu duen gizonezkoen arteko liskarra.
Emakume bat hil da Bartzelonan haize denboralearen ondorioz, eta Oriana borraskak alertan jarri ditu Katalunia edota Andaluzia
Hildako emakumea Vall d 'Hebroneko ospitalean zegoen.
Gizon bat atxilotu dute Iruñean, Marokotik Penintsularako patera bidaiak antolatzea egotzita
Atxilotuari atzerriko herritarren eskubideen aurkako delitua egozten diote Estatuan. Marokoko agintariek, berriz, emigrazio klandestinoa errazteagatik bilatzen zuten.