Mallorcan ospitaleratutako gizon batek positibo eman du koronabirusean
Koronabirusa izan zezaketelakoan Mallorcako Son Espases Unibertsitate Ospitalean ingresatuta zeuzkaten lau pertsonatako batek positibo eman du, Espainiako Mikrobiologia Zentroak jakitera eman duenez.
Gaixoaren karga birala, dena dela "baxua" da, eta beraz, inork kutsatzeko aukera "baxua" da. Agintariek jakitera eman dutenez, gorputzean duen birus kopurua ikusita, gaixotasuna gainditzear dagoela dirudi.
Beste hirurek, gaixoaren emazteak eta 7 eta 10 urteko bi alabek, negatibo eman dute baina guztiak bakartuta dituzte, badaezpada ere, ez baitago baztertuta orain negatibo eman duten arren, hemendik egun batzuetara positibo ematea.
Espainian koronabirusean positibo ematen duen bigarren pertsona da gizon hau. Otsailaren 1ean Gomeran (Kanariar Irlak) positibo eman zuen turista alemaniar batek, baina garapen ona izan du eta ez dago arriskuan.
Ostiraletik daude ingresatuta Mallorcan bizi diren familia britainiar honetako kideak. Aitak berak azaldu zuenez, urtarrilaren 25etik 29ra koronabirusean positibo eman zuen pertsona batekin kontaktua izan zuen Frantzian (berak bakarrik). Ondoren, aurreko asteko egun batean, arnasa hartzeko arazo txiki batzuk eta sukar pixka bat izan zuen. Ospitalera joatea erabaki zuen, badaezpada ere, eta bere familia Larrialdi Zerbitzuek eraman zuten.
Ospitaleratzeko unean bai gurasoak bai 7 urteko haurra sintomarik gabe zeuden baina 10 urteko alabak sukarra zuen. Azterketek, baina, gripe arrunta duela baieztatu dute.
Aitak positibo eman duenez, baina, bakartuta izango dituzte guztiak egun batzuetan eta "kontaktuen ikerketa" bat egingo du Osasun Kontseilaritzak, norekin izan duten harreman argitzeko eta horiek ere zaintzapean izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak