Gaixotasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EHUk klasera ez joateko aholkatu die paperen sintomak dituzten 30 bat ikasleri

Ikasleetako batzuk Unamunoko erresidentzian omen daude, Bilboko Sarriko auzoan.
EHU. Argazkia: EiTB
EHU. Argazkia: EiTB

EHUk klasera ez joateko aholkatu die paperen sintomak dituzten Bizkaiko 30 ikasleri, ikaskideak eta irakasleak ez kutsatzeko.

Unibertsitatetik jakitera eman dutenez, ikasle guztiekin jarri dira harremanetan etxean geratzea eta medikuarenera joatea gomendatzeko, tratamenduan has daitezen. Ikasle horiek sukarra dute, eta karotida glandula, hazita.

Paperen sintomak dituzten ikasleak EHUren Bizkaiko hainbat zentrotan ikasten dute, eta batzuk Unamunoko erresidentzian daude, Bilboko Sarriko auzoan.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X