Unibertsitatera sartzeko azterketak uztailaren 6tik 8ra izango dira EAEn
Unibertsitatera Sartzeko Batxilergoaren Ebaluazioa uztailaren 6, 7 eta 8an egingo dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta Selektibitatearen ezohiko proba uztailaren 20, 21 eta 22an izango da. Egoerarik txarrenean ere koronabirusaren pandemiak eten dituen eskolei ekain hasieran berrekin ahalko dieten ustean ezarri du egutegi hori Eusko Jaurlaritzak.
Egutegi horri jarraituta, lehen azterketei dagozkien emaitzak uztailaren 15ean argitaratuko dituzte, eta ezohiko deialdiarenak uztailaren 29an, Eusko Jaurlaritzak ohar batean iragarri duenez.
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak EHUrekin adostuta aukeratu ditu data horiek, Hezkuntza Sektorearen Batzarra telematikoki egin eta gero, besteak beste Espainiako Gobernuaren eta autonomia erkidegoetarako gobernuen ordezkariekin.
Azterketaren egiturari eta edukiei dagokienez, Hezkuntza Saila arduratuko da, Euskal Herriko Unibertsitatearekin koordinatuta, egungo probak egokitzeaz, ebaluazio irizpideak berrikusteaz edo proba mota malgutzeaz.
Bilera horretan Carlos Gimeno Nafarroako Hezkuntza kontseilariak ere hartu du parte. Nafarroan oraingoz ez dute datarik zehaztu, baina erantsi dute unibertsitatean sartzeko ohiko azterketak ekainaren 22tik aurrera izango direla; eta ezohikoak, uztailaren bigarren hamabostaldian, betiere horretarako osasun erakundeen baimena baldin badago.
Horrez gain, Foru Gobernuak jakinarazi du azterketa ereduan aldaketak egingo dituztela, "unibertsitatean sartzeko ikasle guztien aukera berdintasuna bermatze aldera".
Halaber, matrikula egiteko epea proba horietara egokituko dutela erantsi du.
Enplegu Publikorako Eskaintza
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak azaldu du Hezkuntza Saila Enplegu Publikorako Eskaintza atzeratzeko aukera aztertzen ari dela. Ekainaren 20rako dago aurreikusita lehen azterketak egitea, eta Eusko Jaurlaritzak data hori atzera lezake, baina Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei zuzendutako Enplegu Eskaintza Publikoari eusteko konpromisoa erakutsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxera itzul daitezke jada Rigloseko sutearen ondorioz hustutako zazpi herritako 500 bizilagun inguru
Sutearen bilakaera ona den arren, eta ezker hegaleko sektorean perimetroa egonkortzeko bidean aurrera egin den arren, Santa Cruz de la Seros eta San Juan de la Peña inguruetan "puntu bero asko daude oraindik, erre gabe, zuhaitz-eremuetan", eta lanean jarraitzen dute hor Infoarreko brigadek eta Larrialdietarako Unitate Militarra (UME).
Iruñeko gizon batenak dira Esako urtegian aurkitutako gorpuzkiak, eta homizidio gisa ikertzen ari dira
Ikerketa Zaragozako Guardia Zibilak hartu du bere gain, Foruzaingoarekin eta Iruñeko Udaltzaingoarekin elkarlanean. Gorpuzkiak urtegiaren ertz batean agertu ziren abuztuaren 4an, lehortearen ondorioz uraren maila jaisten hasi zenean.
Gidarien % 35ek positibo eman dute EAEko errepideetako droga kontroletan
Ertzaintzak urteko lehen bost hilabeteetan egindako 2.809 probetan 982 gidarik droga kontsumitzeagatik positibo eman dute, hau da, iazko epe berarekin alderatuta positibo-tasa 0,7 puntu jaitsi da.
Alhambrak kalte arinak ditu, Alcazaban batez ere, baina ez egiturazkoak
Astearte arratsaldetik itxita egon ostean, monumentu-multzoa berriro ireki dute asteazken honetan, ohiko ibilbide guztiarekin, Alcazabako pasabidea izan ezik. Gainera, bisitarien segurtasuna bermatzeko, Nazaretar Jauregietatik eta Generalifetik igarotzen diren ibilbideak egokitu egin dituzte.
20 urteko motorzale bat larri zauritu da Burlatan semaforo baten aurka talka eginda
Gaueko 21:00ak pasata izan da ezbeharra, eta gaztea Zainketa Berezien Unitatean dago, buruan kolpe handia hartuta. Foruzaingoa gertaturikoa ikertzen ari da.
N-121-A errepidea itxi dute Belateko eta Almandozko tuneletan, bikoizketa lanak direla eta
Errepidea itxita dago bi noranzkoetan, eta zirkulazioa NA-1210 errepidetik desbideratzen ari da, Belateko mendatetik.
Lurrak dar-dar egiten jarraitzen du Granadan
Bart gauean intentsitate desberdineko sei astindu izan dira Granadan eta inguruko metropoli eremuan.
Amaia Galindez, portugaletetarra Granadan: "Urduritasuna eta beldurra nagusitu da hemen"
Granadako bizilagunen artean urduritasuna pil-pilean dago lurrikarak direla eta. Horixe kontatu digu Amaia Galindez portugaletetarrak, bertan bidaian dagoenak.
Eusko Jaurlaritzak ez ditu trafiko kontrolak egingo Oiartzunen, Irunek eskatu duen arren
Cristina Laborda Irungo alkateak "salbuespenezko neurriak" eskatu ditu, oporretatik itzuleran auto-ilarak errepikatuko direla aurreikusita. Hala ere, Ertzaintzak uste du kontrolak jartzeak auto-ilara gehiago eragin eta agenteak eta erabiltzaileak arriskuan jarriko lituzkeela.
Portu Zaharreko jaietan gutxienez hiru sexu-eraso salatu direla jakinarazi du Algortako Mugimendu Feministak
Uztailaren amaieran ospatu ziren San Inazio jaietan ere beste eraso bat izan zela gogoratu dute Getxoko feministek ohar batean.