Beste 534 isun alarma egoeragatik ezarritako neurriak ez betetzeagatik
Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen artean, larunbatean, martxoaren 28an, beste 534 akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorioz dekretatu den alarma egoeragatik ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 290 pertsonari jarri zien isuna, eta Udaltzaingoek, berriz, 244ri. Bestalde, 5 pertsona atxilotu zituzten.
Ertzaintzak, alarma egoeragatik ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduera berezien baitan, larunbatean, 2064 pertsona identifikatu zituen, eta 3518 geldiarazi zituen. Kontrol horietan 290 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun murrizketak ez betetzeagatik. Ertzaintzak, bestalde, 4 pertsona atxilotu zuen atzo.
Euskadiko hiriburu eta udalerrietako Udaltzaingoek, berriz, 549 pertsona identifikatu zituzten, 1886 ibilgailu geldiarazi zituzten, eta 244 isun jarri zituzten martxoaren 28an zehar. Gainera, pertsona bat atxilotu zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak