22 hildako EAEn eta 12 Nafarroan azken orduetan COVID-19aren ondorioz
22 pertsona hil dira EAEn azken 24 orduetan koronabirusaren ondorioz, eta positibo kopuru berriak, berriz, 182 gehiago dira, Nekane Murga Osasun sailburuak emandako datuen arabera.
Horrela, pandemia hasi zenetik, Euskal Autonomia Erkidegoan, guztira, 12.810 pertsona zenbatu dituzte koronabirusarekin, eta 1.103 pertsona hil dira. Ospitaleratzea behar izan duten kasuak 6.141 izan dira, atzo baino 32 gehiago.
EAEn 507 paziente daude zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, hau da, atzo baino sei gehiago, eta sendatutako pertsonak 7.277 dira, hau da, atzo baino 153 gehiago. Horietatik 2.984 lagun errekuperatu dira eta 5.167 lagunek jaso dute alta (gerta daiteke pertsona bera bi zerrendetan egotea).
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, 3.294 positibo daude Araban (159 ospitaleratuta); 7.155 Bizkaian (602 ospitaleratuta) eta 2.361 Gipuzkoan (213 ospitaleratuta).
Orain arte, 59.342 proba egin dira guztira, eta atzo 1.898 PCR eta 1.541 test azkar egin ziren. Egiten diren hamar testetik bederatzik emaitza negatiboa ematen ari dira.
Nafarroan, 46 kasu positibo gehiago zenbatu dituzte azken 24 orduetan (pandemia hasi zenetik, 4.781) eta 12 hildako (397 gaixo hil dira jada).
Hildakoen artean, 284 ospitaleetan hil dira, eta 113, berriz, ospitaleetatik kanpo, Nafarroako Osasun Departamentuak emandako datuen arabera; izan ere, 397 hildakoen adin-tartea 26 eta 107 urte artekoa da, baina batez bestekoa 83 urtekoa da.
67 alta epidemiologiko berri zenbatu dituzte, hau da, Nafarroan guztira 1.190 pertsona sendatu dira. Ospitaleratutako pazienteak 1.877 dira guztira, atzo baino 21 gehiago, eta horietatik 128 zainketa berezien unitateetan ospitaleratu behar izan dituzte.
Diagnostikatutako 4.831 pazienteetatik, % 58,7 (2.834) ohiko bizilekuan dago; % 5,6 (269), ospitaleratuta; % 1,8 (89), etxeko ospitaleratzean; % 1,1 (52), zainketa intentsiboetan; % 24,6 (1.190), sendatutzat jotzen da; eta, % 9,9 (397) hil egin da.
Nafarroako Osasun Sistemako (publikoa eta pribatua) profesionalen kasu positiboei dagokienez, % 4,7 dira, hau da, 15.000 pertsonako kolektiboko 710 profesional, gutxi gorabehera.
Intzidentziari dagokionez, Foru Erkidegoan behera egiten jarraitzen du eta 100.000 biztanleko 217,97 kutsatze izan dira azken 14 egunetan.
Azken egunetan baino hildako gehiago izan dira Espainian
204.178 COVID-19 kasu zebatu dituzte Espainian, hau da, 3.968 gehiago, Osasun Ministerioak astearte honetan argitaratutako datuen arabera. Guztira 21.282 pertsona hil dira, 430 azken 24 orduetan, eta 82.514 sendatu dira, atzo baino 1.928 gehiago.
Hala, azken bi egunetan baino zertxobait gehiago hil dira: 399 eta 410 heriotza, hain zuzen ere. Positiboetan, ordea, azken egunetan izan den beheranzko joerak jarraitzen du: 4.266 eta 4.218 kutsatu berri egunero. Atzo 3.230 sendatu ziren.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi pertsona zauritu dira Azkoitian, etxe batek su hartu ondoren
Trino Uria kalean piztu da sua, eraikineko azken solairuan asteleheneko ordubatak aldera. Bi pertsona artatu dituzte lekuan bertan; zaurituetako batek erredurak ditu eta ospitalera eraman behar izan dute. Eraikin osoa hustu dute eta, sua kontrolpean utzi duten arren, Azpeitia eta Eibarreko suhiltzaileak lanean ari dira kalteak ahalik eta txikienak izan daitezen.
EAEko farmazialariek uda baino lehen utziko diote sendagaien kupoia ebakitzeari
Osasun Saila farmazien kudeaketa-sistemak egokitzen ari da, fakturazioa sendagaien ontzietako datamatrix kodea irakurriz "egunean eta online" egin ahal izateko.
Gizon bat hil da eta lagun bat zauritu, Irungo soto batean izandako sutean
Zauritua helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera. 13:45ean piztu da sua, Uranzu kalean, eta garrak itzaltzea lortu badute ere, suhiltzaileek hozte-lanetan jarraitzen dute.
Milaka bizipen ahaztezin, bost eguneko ibilbidean
Martxoaren 19an abiatu zen euskararen aldeko lasterketa Atharratzetik, eta, harrezkero, urratsez urrats, lurraldez lurralde, euskarari hauspoa ematen aritu dira milaka euskaltzale. Oraindik bidearen erdia ere ez du egin, baina dagoeneko irudi eta une zirraragariak utzi ditu Korrikaren 24. edizioak.
Euskadiko Erlijioen Kontseilua sortuko du Eusko Jaurlaritzak
Udaberrian jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Erlijioen Kontseilua EAEko erlijio-aniztasuna kudeatzeko helburuz. Bizikidetza eta laikotasun kooperatiboa oinarri izango dituen ekintza plan batekin jaioko da.
Nafarroatik Gipuzkoara egingo du jauzi Korrikak bere bosgarren gauean
Araban ikusi ditu lekukoak eguneko lehen eguzki printzak, eta bertan ibiliko da Korrika eguerdia iritsi bitartean. Egino eta Ziordia arteko bidea eginda, Nafarroa iparraldean barneratuko da 13:00a aldera, Gipuzkoa helburu hartuta.
Nafarroako Gobernuak suizidioa prebenitzeko behatokia sortuko du, diziplina anitzeko profesionalen laguntzarekin
Jokabide suizidak prebenitzeko eta horiek pairatzen dituzten pertsonak artatzeko estrategia aurkeztu du Nafarroako Osasun Departamentuak. Iaz, 39 pertsona hil ziren Nafarroan beren buruaz beste eginda.
Alerta, gas-isuri handi batengatik, Barakaldon
Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da, Lutxana auzoko Elorriaga etorbidean dagoen obra batean, eta horrek kezka sortu du auzokoen artean.
Hamaika pertsona atxilotu dituzte Castro Urdialesen, droga-trafikotik ateratako dirua zuritzeagatik
Operazioan 3.000 gramo kokaina baino gehiago, 7 arma labur eta 4 luze, munizioa eta dirua atzeman dituzte.
2015-2025 tartea, erregistroak daudenetik izandako beroena, Munduko Meteorologia Erakundearen azken txostenaren arabera
176 urte dira Lurraren batez besteko tenperatura neurtzen denetik, eta azken 11 urteotan erdietsi dira balio altuenak. "Historia 11 aldiz errepikatzen denean, jada ez da kointzidentzia, jarduteko deia zuzena da", azpimarratu du Antonio Guterres NBEren idazkari nagusiak.