Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

182 pertsona hil dira Nafarroako adinekoen egoitzetan COVID-19aren ondorioz

512 adineko hil dira egoitzetan, 182 COVID-19 gaixotasunagatik eta beste 181 gaixotasun horrekin bateragarriak diren sintomekin, guztira 363 pertsona 5.835 biztanletik.
846 kasu daude egiaztatuta Nafarroako adinekoen egoitzetan. Argazkia: EiTB

Carmen Maeztu Gizarte Eskubideetako kontseilariak baieztatu duenez, Nafarroan 512 adineko hil dira egoitzetan, 182 COVID-19aren ondorioz eta beste 181 gaixotasun horrekin bateragarriak diren sintomekin; beraz, 5.835 egoiliarretako 363 hil dira.

Carmen Maeztuk gaineratu duenez, desgaitasuna duten pertsonen zentroetan, 10 pertsonatik 9 hil dira koronabirusean positibo eman ostean.

Kutsatutako pertsonei dagokienez, adinekoen egoitzetan 846 kasu daudela baieztatu du, eta horietatik 55 ospitaleratuta daude. Desgaitasuna duten pertsonen zentroen kasuan, 88 pertsona daude gaixo, eta horietatik 5 ospitaleratuta.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Albiste gehiago gizartea

La alcaldesa de Vitoria-Gasteiz, Maider Etxebarria, ha hecho un balance "muy positivo” de las fiestas de La Blanca. Unas fiestas en las que Vitoria ha sabido celebrar, convivir y disfrutar, con unos días intensos de participación masiva, en los que ha imperado la convivencia.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Andre Maria Zuriaren balantze oso positiboa: gasteiztarrek jaiak bizi, ospatu eta gozatu dituzte

Maider Etxebarria Gasteizko alkateak Andre Maria Zuriaren jaien balorazio "oso positiboa" egin du. Izan ere, herritarrek jaiak ospatu, bizi eta gozatu dituzte, parte-hartze handiko egunekin. Testuinguru horretan, bizikidetza izan da nagusi. Gainera, delinkuentzia ia % 30 jaitsi da, eta ia ez da gertakari aipagarririk izan. Sexu-eraso larrien protokoloa ez da aktibatu, baina sexu-askatasunaren aurkako zortzi salaketa egon dira. Orkestren kontzertuek eta musika emanaldiek 148.000 pertsona bildu dituzte, iaz baino 18.000 gehiago.

Gehiago kargatu