ELA: "Negozio-eredua arriskuan ikusi dutenean mugitu dira aldundiak eta egoitzak"
ELA sindikatuak oharra kaleratu du EAEko hiru foru aldundiek eta zahar etxeetako enpresa kudeatzaileek koronabirusaren krisi honetan izan duten jarrera salatuz: "aldundiek eta egoitzetako enpresa emakidadunek soilik euren negozio-eredua arriskuan ikusi dutenean eman dituzte osasuna bermatzeko benetako urratsak".
"ELAren lan sindikal eta juridikoak lortu du segurtasun-neurriak aplikatzea eta Covid-19ren biktimak murriztea, erakundeen eta enpresen hasierako utzikeriaren aurrean" ohartarazi du sindikatuak.
Ildo honetan, gogoratu du martxoaren 18an, oraindik ere Gipuzkoako zahar egoitzetan positiborik atzeman ez zen garaian, sindikatuak jada eskatu ziela idatziz Espainiako Osasun Ministerioari, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari, zein hiru foru aldundiei, babes eta prebentzio neurri guztiak aplika zitzatela bai langileen bai egoiliarren segurtasuna bermatzeko.
Ia hilabete geroago, apirilaren 11n, "erakundeek profesionalen kutsatze-datuei buruz ezarritako informazio-zentsuraren aurrean, ELAk bere barne-azterketako zenbait datu argitaratu zituen. Azterlanean esaten zen egoitzetako egoera ezin larriagoa zela. Hildako eta kutsatutako egoiliarren datuei gehitu behar zaie aztertutako egoitzen %80an gabezia larriak zeudela lan-osasunaren arloan, langileen% 70i ez zitzaiela testa egin, eta egoitzen heren batean baino ez zirela desinfektatze orokorrak egin. Ordurako, COVID-19ak ehunka langile kutsatu eta bajan zituen, horietako batzuk osasun-arazo larriak zituzten".
"Salaketa publiko horrengatik, -eta EAEko hamar bat egoitzatan langileen osasunerako, bizitzarako eta segurtasunerako eskubidea babesteko eskariak aurkezteko orduan ELAk hartutako erabakiagatik-, enpresak eta aldundiak ELAk eskatutako eta epaitegiek ezarritako kautelazko neurriak betetzen hasi dira; hori izan da beharrezko neurriak hartzen hasteko arrazoia" adierazi du sindikatuak.
"Astebeteko epean, eta gure salaketek ekar zitzaketen ondorioak ikusita, bai enpresak bai erakundeak neurriak hartzen hasi dira: testak egiten, desinfekzio orokorrak, langileei nolabaiteko segurtasun berme bat eskaintzen zuten EPIak eman zaizkie......" jakinarazi du ELAk.
Dena dela, langile gabeziak "egiturazko arazoa" izaten jarraitzen duela egoitza askotan salatu dute eta ezarritako neurriak ez direla nahikoak. "Oso kezkatuta gaude, prozesu judizialak amaitu ondoren, enpresek berriro ere lehengo lepotik jarraituko ote duten", eta horregatik, lan sindikal eta juridikoarekin jarraituko dutela ohartarazi dute, langileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko farmaziek uda baino lehen utziko diote sendagaien kupoia ebakitzeari
Osasun Saila farmazien kudeaketa-sistemak egokitzen ari da, sendagaien ontzietan agertzen den datamatrix kodea irakurriz "egunean eta online fakturazioa" egin ahal izateko.
Gizon bat hil da eta lagun bat zauritu, Irungo soto batean izandako sutean
Zauritua helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera. 13:45ean piztu da sua, Uranzu kalean, eta garrak itzaltzea lortu badute ere, suhiltzaileek hozte-lanetan jarraitzen dute.
Milaka bizipen ahaztezin, bost eguneko ibilbidean
Martxoaren 19an abiatu zen euskararen aldeko lasterketa Atharratzetik, eta, harrezkero, urratsez urrats, lurraldez lurralde, euskarari hauspoa ematen aritu dira milaka euskaltzale. Oraindik bidearen erdia ere ez du egin, baina dagoeneko irudi eta une zirraragariak utzi ditu Korrikaren 24. edizioak.
Euskadiko Erlijioen Kontseilua sortuko du Eusko Jaurlaritzak
Udaberrian jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Erlijioen Kontseilua EAEko erlijio-aniztasuna kudeatzeko helburuz. Bizikidetza eta laikotasun kooperatiboa oinarri izango dituen ekintza plan batekin jaioko da.
Nafarroatik Gipuzkoara egingo du jauzi Korrikak bere bosgarren gauean
Araban ikusi ditu lekukoak eguneko lehen eguzki printzak, eta bertan ibiliko da Korrika eguerdia iritsi bitartean. Egino eta Ziordia arteko bidea eginda, Nafarroa iparraldean barneratuko da 13:00a aldera, Gipuzkoa helburu hartuta.
Nafarroako Gobernuak suizidioa prebenitzeko behatokia sortuko du, diziplina anitzeko profesionalen laguntzarekin
Jokabide suizidak prebenitzeko eta horiek pairatzen dituzten pertsonak artatzeko estrategia aurkeztu du Nafarroako Osasun Departamentuak. Iaz, 39 pertsona hil ziren Nafarroan beren buruaz beste eginda.
Alerta, gas-isuri handi batengatik, Barakaldon
Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da, Lutxana auzoko Elorriaga etorbidean dagoen obra batean, eta horrek kezka sortu du auzokoen artean.
Hamaika pertsona atxilotu dituzte Castro Urdialesen, droga-trafikotik ateratako dirua zuritzeagatik
Operazioan 3.000 gramo kokaina baino gehiago, 7 arma labur eta 4 luze, munizioa eta dirua atzeman dituzte.
2015-2025 tartea, erregistroak daudenetik izandako beroena, Munduko Meteorologia Erakundearen azken txostenaren arabera
176 urte dira Lurraren batez besteko tenperatura neurtzen denetik, eta azken 11 urteotan erdietsi dira balio altuenak. "Historia 11 aldiz errepikatzen denean, jada ez da kointzidentzia, jarduteko deia zuzena da", azpimarratu du Antonio Guterres NBEren idazkari nagusiak.
CCOO sindikatua, Korrikan parte hartu ez izanaz: "Etsaien aldean jarri gaituzte"
CCOO sindikatuaren kontrako "apartheid soziala" gaitzetsi du berriro sindikatuaren Euskadiko idazkariak, Korrikan parte hartzeari "betoa" jarri diotelakoan. Bestalde, euskararen aurkako eraso judizialik dagoela ukatu egin du sindikatuak.