GERTAKARIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Industria pabiloi baten fatxada errepidera erori da Leioan

Ez du inork minik hartu, eta kalte materialik ere ez du apenas eragin.
Leioako Felipe del Rio kalean izan da istripua. Argazkia: EFE
Leioako Felipe del Rio kalean izan da istripua. Argazkia: EFE

Abandonatutako industria pabiloi baten aurrealdea errepidera erori da Leioan;  Bilbo eta Getxo lotzen dituen itsasadarraren ertzeko bidera erori da fatxada ia osorik, hain zuzen.

08:10ean gertatu da istripua, Leiolako Felipe del Rio kalean.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, konfinamendua dela eta ingurua hutsik zegoen, ez zebilen ez ibilgailurik eta ez herritarrik, eta beraz, kalteak txikiak izan dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X