Salaketekin jarraitu arren, neurri berriekin jarrera didaktikoa izango du Ertzaintzak
Josu
çytrewqlkjhgfds Bujanda Ertzaintzako buruak azaldu duenez, asteburu honetan indarrean sartuko diren konfinamenduaren neurri berriekin lotuta, agenteek jarrera "didaktikoa" izango dute; hau da, jendeari araudi berria "azaldu" eta neurri berriak betetzea eskatuko die, baina "arauak behin eta berriro urratzen dituztenak eta urraketa larriak salatuko ditu".
Honen harian, Euskadi salaketa gutxien jarri dituen bigarren erkidegoa dela nabarmendu du Bujandak; 19.000 inguru zenbatu dituzte asteazkenera arte.
Onda Vascan egindako elkarrizketan, jendeak COVID-19aren pandemiak eragindako konfinamenduan izandako portaera "eredugarria" azpimarratu du Bujandak, eta araudian izandako aldaketak, oro har, bete egin direla esan du.
Bujandak aditzera eman duenez, "gizonezko eta emakumezko batzuek ez dituzte konfinamenduan indarrean sartu diren neurriak errespetatu, eta kasu horiek salatu behar izan ditugu".
Kontrol gehiago, maiatzeko zubian
Alarma-egoeran murrizketak betearazteko egiten diren kontrolei dagokienez, maiatzeko "zubi luzean" kontrolak areagotu egingo direla iragarri du Bujandak herritarrak euren bigarren etxebizitzetara joatea galarazteko. "Beti dago lanera doazen gidarien artean sartu eta euren bigarren etxebizitzetara joateko aprobetxatu nahi duenik", azaldu du.
Deseskalatze plana
Larunbatean sartuko diren neurri berriei begira, Ertzaintzak arau berrien "gutxi gorabeherako ezagutza" duela azaldu du, Pedro Sanchezen gobernuak orain arte jakitera emandakoa, baina Espainiako Aldizkari Ofizialean publikatzen dutenaren zain daude, xehetasun guztiak irakurtzeko eta agenteek dena "argi" izan dezaten.
Zure interesekoa izan daiteke
Manifestazio jendetsua egin dute Santurtzin Anderrentzat justizia eta erreparazioa eskatzeko
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
Etxebizitzaren aldeko protesta dozenaka hiritara zabaldu da, greba orokorrari begira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko