Ertzaintzak eta udaltzaingoek kontrolak egingo dituzte maiatzaren 1eko zubian
Ertzaintzak eta udaltzaingoek zaintza-kontrolak egingo dituzte maiatzaren 1eko zubian, konfinamendu-neurriak betetzen direla ziurtatzeko. Kontrol horiek egunez zein gauez egingo dituzte, asteburuan Euskadiko eta Euskaditik kanpoko bigarren etxebizitzetara joatea eragozteko.
Bidaiarien garraioa zainduko dute, baita autobus eta tren geltokiak ere. Dispositiboek irteera ez ezik itzulerako ordutegiak eta ibilbideak ere kontrolatuko dituzte.
Ertzaintzaren eta udaltzaingoen dispositiboen helburua da egungo alarma-egoeraren ondorio diren jarduera- eta mugimendu-murrizketak ziurtatzea, izan ere, debekatuta daude oporretako eta aisialdiko irteerak: konfinamendua ohiko etxebizitzan bete behar da.
Horretarako, patruilek frogaketak egingo dituzte debeku horiek betetzen direla ziurtatzeko. Kontrolak eta zaintza-lanak errepidean nahiz garraio kolektiboaren geltokietan egingo dituzte.
Bidaiatzen duten pertsonei desplazamenduaren arrazoiak argitasun osoz eta egiaztatzeko moduan justifikatzea eskatu ahal izango zaie.
Konfinamendu-neurriak ez betetzeak zigorra ekar dezake, Herritarren Segurtasunerako Legearen arabera, eta arau-hauste arinen kasuan isuna 600 eurora artekoa izango da eta kasu larrietan hortik gorakoa.
Horrez gain, Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak, udaltzaingoen laguntzarekin eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiarekin batera, maiatzeko zubi honetan areagotu egingo dituzte errepide nagusietako kontrolak, eta, zehazki, Kantabriaren eta Euskadiren arteko mugan, joan-etorriak saihesteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Benta Berriko bizilagunek alokairu babestuko baldintzetan jarraituko dute
Akromatopsia: nolakoa da bizitza zuri-beltzean?
Emakume bat hil dute Madrilen labankadaz, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago izan dira txertaguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera