13 hildako eta 53 positibo berri EAEn, 3 hildako eta 33 positibo Nafarroan
13 pertsona hil dira koronabirusarekin azken orduetan Euskal Autonomia Erkidegoan. Guztira, 1.403 dira osasun krisia hasi zenetik hildakoak.
Espainiako Osasun Ministerioak jakitera eman duenez, 53 positibo berri atzeman dituzten PCR probetan, (% 0,08 gehiago). Guztira, 13.111 kasu atzeman dituzte proba horiekin.
Nekane Murga EAEko Osasun sailburuak gaineratu duenez, horiei test serologikoekin atzemandakoak batuta (atzo 343), 17.553 dira EAEn kutsatuak pandemia hasi zenetik.
Atzo atzemandako 53 kasu positiboetatik 34 Bizkaian atzeman dira, 10 Araban eta 9 Gipuzkoan.
Aparte, 47 lagun ospitaleratu dituzte atzotik eta bi pertsona ZIUn sartu dituzte. Guztira, 476 pertsona daude une honetan ospitaleratuta, atzo baino 16 lagun gutxiago.
EAE 1 fasera sartuko dela eta, Murgak gogorarazi du pertsonen artean gutxienez 2 metroko tartea errespetatu behar dela eta maskara erabili hori posible ez den kasuetan. Kontaktuak ekidin behar direla eta norbere herrira mugatu behar dela mugikortasuna ere adierazi du. Gainera, garraio publikoa erabiltzea saihesteko eskatu du berriz ere.
Sailburuak koronabirusaren arriskuaz ohartarazi du, "hau ez dela amaitu" esan du eta oso garrantzitsua dela norberak neurriak hartzea, orain arte egindako bidean atzera ez egiteko eta birusa kontrolpean izateko.
Bestalde, Osakidetzak ezarrita zuen mugetako bat altxatzen hasiko dela jakinarazi du Murgak eta COVID-19agatik ospitaleratuta ez dauden gaixoek bisita bat jaso ahal izango dutela, segurtasun neurriak betez.
Bestalde, Nafarroan 33 kutsatu gehiago atzeman dituzte ostiral honetan PCR proben bidez (% 0,7 gehiago aurreko egunarekin alderatuta), eta hiru pertsona hil dira koronabirusarekin.
Ospitaleek sei ospitaleratze berri izan dituzte, eta 90 alta epidemiologiko eman dituzte, Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Pandemia hasi zenetik 5.039 kasu baieztatu dituzte PCR proben bidez, eta beste 2.403 kasu antigorputzen test bidez (182 positibo atzoko egunean). Hala, guztira 7.442 kasu izan dira Nafarroan
Bestalde, azken orduetako hiru heriotzekin, 487 pertsona dira jada hildakoak (kutsatuen % 6,5). Horietatik,% 68,4 (333 pertsona) ospitaleetan hil dira dira, eta % 31,6 (154 pertsona) ospitaleetatik kanpo.
Hildakoen adin-tartea 26 eta 107 urte bitartekoa da, 83 urte da batezbestekoa.
Pandemia hasi zenetik 2.917 pertsona sendatu dira (kutsatuen % 39,2). Une honetan, kasu aktiboak (sendatu ez direnak eta hil ez direnak) 4.038 dira (aurreko egunean baino% 3,11 gehiago).
Diagnostikatutako 7.442 pertsonetatik,% 52,4 (3.900 pertsona) etxean egon dira, % 1,3 (97) ospitalean,% 0,2 (12) etxeko ospitalizazioan eta % 0,4 (29) zainketa intentsiboetan.
Nafarroako Osasun Sistemako (publikoa eta pribatua) profesionalei dagokienez, hiru kasu berri diagnostikatu zituzten ostiral honetan. Orain arte, pandemia hasi zenetik 833 profesional kutsatu dira, 15.000 pertsonako kolektiboaren % 5,55, gutxi gorabehera.
Oharra: Datu hauek egunero egiten diren PCR eta test serologikoen positiboak batzen dituzte
Espainian 179 lagunera jaitsi dira heriotzak azken 24 orduetan
179 pertsona hil dira azken 24 orduetan Espainian. Guztira, 26.478 dira hildakoak koronabirusagatik, krisia hasi zenetik.
PCR probek, berriz, 604 kasu berri atzeman dituzte. Guztira, 223.578 dira positiboak.
Datu ofizialen arabera, "amaitutzat emandako infekzioak" 133.952 dira jada. Hor sartzen dira COVID-19agatik alta emandakoak eta proba serologikoan positibo eman dutenak (gaitza noiz izan zuten jakin ez arren). Azken kasu horretan, 2.804 positibo izan ziren atzo.
Zure interesekoa izan daiteke
Hilda topatu dute Arredondon, Kantabrian, desagertutako mendizale bilbotarra
Goizeko lehen orduan aurkitu dute haren ibilgailua, eta, horri esker, mendizalea inguru horretan zebilela baieztatu, eta bilaketa-eremua mugatu dute.
Iruñea kolorez eta euskararen aldeko aldarrikapenez bete du Korrikak
Milaka lagun korrika ibili dira Nafarroako hiriburuko kale eta auzoetan barrena, euskararen aldeko festa jendetsu bihurtuta. Adin guztietako pertsonak bildu dira Iruñean, indarrak hartu ondoren, kaleak energiaz, emozioz eta konpromisoz betez.
Albaceteko zale batekin eztabaidatu ostean hil den Racingeko zale baten heriotza ikertzen ari dira
Ikerketaren gertuko iturriek baieztatu dutenez, gertakariaren jatorria ez dago futbolarekin lotuta, ezta bi taldeetako jarraitzaileen arteko borrokaldi antolatu batekin ere.
EITBk Korrikaren lekukoa eraman du Iruñean
Euskararen aldeko lasterketak EITBren babesa jaso du aurten ere. 24. Korrikaren 763. kilometroa korritu du EITBk, Iruñean, Sadar kalean. Arnaitz Fernandez ("Eguraldia") eta Amaiur Elizari ("Navarra Hoy") aurkezleek eta Iruñeko egoitzako lankideek eraman dute lekukoa Nafarroako hiriburuan.
Arrazakeriaren aurkako 29. martxak etorkinen erroldatzeko eskubidearen alde egin du
500 bat lagunek hartu dute parte gaur Pasaia eta Donostia arteko manifestazioan. SOS Arrazakeriak Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka antolatutako XXIX. Martxan, etorkinek erroldatzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute.
El Bocal kostaldeko pasabidean hildakoak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute Santanderren
El Bocaleko pasabidean izandako ezbeharrean hildako sei gazteak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute ehunka pertsonak eta kolektibok Santanderren. "Egiaren eta biktimen duintasunaren alde" lelopean, hirigunea zeharkatu dute udaletxeraino, eta bertan manifestu bat irakurri dute haien omenez.
Gizon bat atxilotu dute Bilboko Zorrotza auzoan, bi edukiontzi erretzea egotzita, eta beste zortzi erre ote dituen ikertzen ari dira
Atxilotuak bi edukiontzi erre dituela aitortu du. Sua bizkortzeko asmoz manipulatutako metxero bat zeraman aldean atxilotu dutenean.
Angulen legez kanpoko trafikoaren aurkako operazioa 10 atxiloturekin eta 400 kilo atzemanda amaitu da
Guardia Zibilak eta Jendarmeriak elkarlanean egindako operazioan, Gipuzkoan eta Iparraldean aritzen zen talde bat desegin dute.
Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen ere Korrika!
Korrikak ez duela mugarik erakutsi du berriz ere. Larunbat honetan ehunka lagun bildu dira Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen euskararen alde korrika egiteko. Tradizio bihurtzen ari da Euskal Herritik kanpo ere korrika egitea eta auten 50 hiri handitan antolatu dute hitzordua. Ikusmin handia eragin dute inguruan zebiltzan herritarren eta turisten artean.
Ehun bat polizia atxilotu edo ikertu dituzte Espainian azken bost urteetan, narkotrafikoarekin lotura izateagatik
EH Bilduk egindako galdera bati erantzunez, Espainiako Gobernuak jakinarazi du 106 agente atxilotu edo ikertu dituztela 2021eaz geroztik, baina ez du zehaztu zein polizia zerbitzutakoa den ikertutako edo atxilotutako pertsona bakoitza.