Eusko Jaurlaritzak pertsona maitatuak galdu dituztenentzako arreta eskaintzen du
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailak Betirako programa jarri du abian, COVID-19aren ondorioz pertsona maitatuak galdu dituzten pertsonei dolua artatzeko. Doako zerbitzua da, 303.000 eurorekin hornituta, eta psikologiako profesionalek eskaintzen dute. Horrekin, 400 familiari baino gehiagori laguntzea eta dolu traumatikoaren konplikazioak prebenitzea espero da.
Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, COVID-19aren ondorioz pertsona maitatu baten galera bizi izan duten pertsonen % 30ek sintoma depresiboei, antsietateari edo insomnioari aurre egiteko laguntza beharko dute, besteak beste.
Horregatik, garaiz laguntzea lagungarria izan daitekeela egungo prozesua errazteko eta etorkizunean izan daitezkeen ondorio psikologikoak prebenitzeko uste da.
Laguntza-helburu horrekin, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailak Betirako programa jarri du abian, COVID-19aren ondorioz pertsona maitatu bat galdu duten pertsonei dolua artatzeko. EAEn 400 familiak baino gehiagok jaso ahal izango dute laguntza.
Aurkezteko, ekitaldi sinboliko bat egin dute Salburuako hezeguneetan, Ataria interpretazio zentroaren ondoan. Bertan izan dira Beatriz Artolazabal Lan eta Gizarte Politiketako sailburua eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatea.
Bertan izan dira, halaber, Betirako talde profesionaleko kideak, baita dueluaren inguruan lan egiten duten erakundeetako ordezkariak ere, hala nola, Arabako 'Norberaren ahotsarekin bizi', Nafarroako 'Goizargi' eta 'Hiri errukiorrak', Mandalara Elkartearen, Bidegin Elkartearen eta Irribarre Bikoitza Fundazioaren ordezkariekin.
Ekitaldian, COVID-19aren biktima izan diren familia gutxi batzuek parte hartu dute Gasteizko hezegunean nenufarrekin egindako lore-eskaintza batean.
Betirako taldeak azaldu duenez, ekitaldi horrekin euren ibilbidea "hildako pertsonak gogoratuz, ohorezko aurreskua eta lore eskaintza bat eginez" hasi nahi izan dute.
Betirako zerbitzua 900 908 744 telefonoaren, betirako.org webgunearen eta aurrez aurreko kontsulten bidez garatuko da. Kasu guztietan, doako zerbitzua da, eta Agintzari irabazi-asmorik gabeko kooperatiba sozialeko profesionalek emango dute zerbitzua. Bogan kooperatiba-taldean (Agintzari, Zabalduz eta Hirube) sartuta dago, eta psikologiako eta gizarte- eta hezkuntza-zerbitzuetako 700 profesional baino gehiago biltzen ditu. Horrez gain, 3D sinadura ere eskaintzen du, 'Agurrak' proiektuarekin, pertsona maitatuak agurtzen laguntzeko, aitorpenerako online gune baten bidez.
Betirako zerbitzuak, 900 908 744 telefonoaren bidez, laguntza eta arreta psikologikoko prozesu bat eskaintzen die hots egiten duten pertsonei. Horrez gain, betirako.org webgunearen bidez, programari buruzko informazioa, eduki psikohezitzailea (bideoak, audioak, artikuluak, gomendioak) eta zuzeneko hitzaldiak emango dira.
Webguneak aukerako inprimaki bat ere badu, 'screening' edo baheketa gisa, testamentua egiteko eta pertsonak, familiak edo profesionalak identifikatzen laguntzeko, laguntza profesionala komeni bada.
Zure interesekoa izan daiteke
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.