Zaldibarko lur-jausia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AP-8 autobideko Donostiarako erreiak berriro ireki dituzte Zaldibar parean

Otsailaren 6an Zaldibarko zabortegiko luizia izan zenean AP-8 autobidean eta N-634 errepidean izandako kalteak konpontzen ari dira. Uztailaren 7an irekiko dituzte beste erreiak.
Horrela geratu zen AP-8 autobidea zabortegiko luizia izan zenean.
Horrela geratu zen AP-8 autobidea zabortegiko luizia izan zenean. Artxiboko argazkia: EFE

Bizkaiko Foru Aldundiak AP-8 autobidean Donostiarako noranzkoan dauden bi erreiak ireki ditu gaur goizean, Zaldibar parean, otsailaren 6an Verter Recycling enpresak kudeatutako zabortegian izandako luiziaren ondorioz kaltetutako zatian. Aldundiaren egutegiaren arabera, uztailaren 7an itzuliko da zirkulazioa bere onera, Bilborako noranzkoan dauden erreiak zabaltzen dituztenean.

Ildo horretatik, Bizkaiko Foru Aldundiak autobidearen tarte horretan "normaltasuna berrezartzeko" egingo dituen lanek eragina izango dute trafikoan, gauez, uztailaren 5era arte. Hala, datozen gauetan, errepidea itxi egingo dute Kantabriarako bidean, eta 71. kilometroan Azitaingo ordainlekurantz bideratuko dute zirkulazioa.

Imanol Pradales Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru diputatuak azpimarratu du autobidea "segurtasun berme guztiekin" irekiko dutela. Eusko Jaurlaritza horma bat eraikitzen ari da zabortegia zegoen mendi magalaren eta autobidearen artean, eta Bizkaiko Foru Aldundiak luizien aurkako sare bat eta dike bat jarri zituen martxoan.

Maiatzaren hasieran eraikitzen hasi ziren hormak 90 metroko zabalera eta 25 metroko altuera izango ditu.

AP-8 autobidea otsailaren 6tik egon da itxita Donostiarako bidean, eta beste bi erreietan zirkulazioa tarteka eman dute.

Pradalesek azaldu duenez, zaintza sistema baten bidez, une oro monitorizatzen dute inguruan gertatzen ari dena. Horrela, bada, "zabortegian mugimendu txiki bat egongo balitz", autobidea eta Ermuko saihesbidea ixteko protokoloa abiatuko lukete. Segurtasun dispositibo horretan, Ertzaintzak, Trafiko Zuzendaritzak eta Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek hartuko lukete parte.  

Bizkaiko Foru Aldundiak 3.359.525 euro erabili ditu orain arte AP-8 autobidean eta N-6334 errepidean izandako kalteak konpontzeko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Agentes de la Policía Municipal de Bilbao



REMITIDA / HANDOUT por POLICIA MUNICIPAL DE BILBAO

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

24/8/2022
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Udalak ez du atxilotuen jatorria argitaratuko "ekarpenik ez duelako egiten" eta "delituzko jarduera ez duelako justifikatzen"

Bilboko Udaleko osoko bilkurak PPren proposamen bat eztabaidatu du ostegun honetan, atxilotuen nazionalitatea publiko egitearen alde egiten zuena, eta Elkarrekin Bilbaoren beste bat, hori saihestea eskatzen zuena. Testu horien ordez, gobernu taldeak (EAJ-PSE) porposatutako aldaketa-zuzenketa bat onartu da -EH Bilduk babestu du, PPk aurka bozkatu du eta Elkarrekin abstenitu egin da-, zeinak gobernu taldeari eskatzen dion segurtasun-politika eta bizikidetza indartzeko, segurtasun itunaren esparruan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X