Selektibitatea egin duten ikasleen % 97k gainditu dute EAEn
Unibertsitaterako Sarbide Proba ("selektibitatea" izenarekin ezagutzen dena) egin zuten Batxilergoko 11.654 ikasleetatik 11.338k gainditu dute. Hortaz, aurkeztu ziren ikasleen % 97,29k gainditu dute azterketa.
EHUk gaur emandako datuen arabera, Bizkaian aurkeztu ziren 5.753 ikasleen % 97,5ek, Gipuzkoan aurkeztu ziren 4.256 ikasleen % 97,7k eta Araban aurkeztu ziren 1.619 ikasleen % 96,1ek gainditu dute. Campusik gabeko (Batxilergoa aspaldi bukatu zutelako edo unibertsitateko ikasleak direlako, adibidez) ikasleen kasuan, 26 ikasletik 11k gainditu dute, hau da, % 42,3k.
Proba euskaraz egin duten 8.616 ikasleen % 98,2k eta proba gaztelaniaz egin duten 3.038 ikasleen % 94,5ek gainditu dute.
Emakumeen (6.431 ikasle) eta gizonen (5.223 ikasle) arteko gainditu tasen artean ez da alde handirik egon: emakumeen % 97,4k eta gizonen % 97,1k gainditu dute.
Batez besteko notari dagokionez, 7,02koa izan da aurten, eta 6,65ekoa izan zen iaz.
EHUk adierazi duenez, datu hauek behin-behinekoak dira, berrikuspena egin aurreko notak baitira. Behin betiko emaitzak, berriz, uztailaren 24an argitaratuko dira.
Azkenik, ezohiko deialdia hilaren 20, 21 eta 22an izango dela gogorarazi dute Euskal Herriko Unibertsitatetik, eta bai lehen deialdian gainditu ez duten ikasleak eta baita nota hobetu nahi dutenak aurkeztu ahalko dira. Izena emateko azken eguna, baina, uztailaren 15a dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Manifestazio jendetsua egin dute Santurtzin Anderrentzat justizia eta erreparazioa eskatzeko
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
Etxebizitzaren aldeko protesta dozenaka hiritara zabaldu da, greba orokorrari begira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko