TRAFIKO ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Motor-gidari bat ospitaleratu dute Usurbilen, auto batekin talka egin ostean

Ezbeharra 08:20 aldera gertatu da Osinalde industrialdearen sarreran.

Gizon bat zauritu egin da ostegun honetan motor batek eta auto batek talka egin ondoren Bilborako noranzkoan, N-634 errepidean, Usurbilen (Gipuzkoa), Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 08:20 aldera gertatu da Osinalde industrialdearen sarreran.

Zauritua ospitalera eraman behar izan dute, iturriek azaldu dutenez. Istripuaren ondorioz, auto-ilarak sortu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X