Eukaliptoen gorakadak "ingurameneko arazo serioak" ekar ditzake EAEn
Euskal Autonomia Erkidegoan, eukalipto landaketen gorakadak "ingurameneko arazo serioak", animalien "espezie jakin batzuk are gehiago mehatxatu" eta sute arriskua areagotu dezakeela ondorioztatu du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen departamentuak eskatutako ikerketa batek.
Euskal Herriko Unibertsitateko adituek eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek egindako ikerketa, zuhaitz horrek ingurumenean dituen ondorioen inguruko ehunka analisi zientifikoetan dago oinarrituta. Eusko Jaurlaritzak 2018ko abenduan eztabaidatu zuen eukaliptoa espezie inbaditzailea zen edo ez, eta ondoren ikerketa eskatu zuen.
Australiar jatorria duen hazkunde azkarreko zuhaitz hau, mendebaldetik eta Bizkaiko kostaldetik —presentziarik gehien du bertan— Gipuzkora eta Arabara zabaldu da.
Azken hiru hamarkadetan, eukalipto zuhaitzek, errentagarritasun handia dela eta, okupatzen duten zorua lau aldiz biderkatu da eta gaur gaurkoz lurralde osoaren % 2,6 estaltzen dute.
Zuhaitzaren zuraren onuradun nagusia papergintzaren sektorea da. Bi dira gehien erabiltzen diren espezieak: "Eucalyptus globulus" (zoruaren % 60 hartzen du) eta "Eucaliptus nitens" (zoruaren % 37 hartzen du).
Ikerketaren arabera, eukaliptoak "ondorio negatibo argi eta sistematikoak" ditu ingurumenean, izan ere, alde batetik, landaketek okupatutako zoruak, eukaliptoaren orbelagatik, "iragazgaitzagoak izateko joera dute", eta horrek beste landare espezie batzuen hazkundea ekiditen du.
Gainera, lurreko ornogabeen, lurreko onddoen, likenen, landareen, anfibioen eta hegaztien aniztasuna nabarmen murrizten da.
Baso-suteei eta berotze globalari dagokienez, ikerketak dio faktore biofisikoek eta sozioekonomikoek bietan eragiten badute ere, "eukalipto-landaketek ez dituztela arriskuak murrizten, areagotzen baizik" beste baso-espezie batzuen aldean.
Ikerketak ez ditu aztertzen espezie horren baso-ustiapenaren ondorio ekonomiko eta sozialak, baina ohartarazten du eukaliptoen hedapenak Euskal Herrian "ingurumen ondorio larriak" sor ditzakeela eta oraindik gehiago "mehatxatuko ditu arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Katalogoan agertzen diren espezieak".
Zure interesekoa izan daiteke
Itsuek eklipsea "entzun" ahal izango dute, ONCEk jarriko dituen gailue batzuei esker
LightSound dispositiboa soinu bihurtzen du argiaren intentsitatea, eta abuztuaren 12ko fenomeno astronomikoa behatzeko gune batzuetan egongo da eskuragarri.
Gizon batek bikotekide ohia, 44 urteko emakume bat, hil du Murtziako merkataritza-gune batean
Halaber, 45 urteko emakume bat hiltzeagatik Benahavisen (Malaga) atxilotutako gizonak aitortu du hiltzailea dela, ihesaldian idatzi eta lagun baten etxeko atarian utzi zuen ohar batean. Horrek idatzia aurkitu eta Guardia Zibilari eman dio.
Gaztelugatxerako sarbideak itxita egongo dira eklipsearen egunean, arratsaldetik aurrera
Natur gunearen inguruan jendetza biltzea espero da, fenomeno astronomikoa ikusteko. Hori dela eta, segurtasun operatibo berezia aktibatuko dute Bizkaiko Aldundiak eta Bakioko eta Bermeoko udalek.
Onintza Enbeita eta Ainhoa Urrejola, Aste Nagusiari hasiera emateko prest
Enbeitak pregoia idatzita dauka. Bertsoak egongo direla aurreratu du, baina dena ez dela bertsotan izango. Pregoilariak errespetuan eta bizikidetzan oinarritutako jaien alde egin du, albiste txarrik gabe.
Abuztuaren 15ean Maroko eta Ceuta arteko muga berriro zeharkatzeko deia egiten ari dira sare sozialetan
Ceutako Gobernuaren bozeramaileak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak deialdi horren berri du, eta iragan asteko krisia ez errepikatzeko baliabide nahikoak jartzea espero du.
Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik
Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.
Nola ikusiko da eguzki-eklipsea zure herritik? Kontsultatu hemen fenomeno historikoari behatzeko mapak
Ilargiak erabat ezkutatuko du Eguzkia 2026ko abuztuaren 12an: Euskal Herrian 2183. urtera arte ez da berriro ikusiko horrelako fenomenorik. Eguzki-eklipse osoa ilunabarrean hasiko da, eta egunak "bi ilunabar" izango ditu. Eklipsea Orain.eus-en bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.
Perez-Iglesias: "Eklipsea ikusiko den lekuetan milioi bat bisitari izango dira"
Eklipsea etxetik gertu eta urrun joan gabe ikusteko gomendioa egin du sailburuak. Milaka betaurreko banatu dituzte iada mugarritzat jo duen fenomenoa ikusteko. Pozik agertu da eklipseak zientzia plazara eramateko balio izan duelako.
Kolon eta ondesteko minbiziaren baheketak erdira murriztu du hilkortasuna Euskadin
Biogipuzkoako eta EHUko ikertzaileak buru ditu ikerketak eta JAMA Network Openen argitaratu dute. Horren arabera, kolon eta ondesteko minbiziaren baheketaren programak % 50 murriztu du hilkortasuna 50 eta 69 urtekoen artean, bi hamarkadatan.
2.200 bat emakumeri eraso die gizon bikotekideak edo bikotekide ohiak, Euskadin, 2026ko lehen seihilekoan
Emakunderen arabera, % 7 igo da 2025aren aldean. Familia barruko indarkeriaren biktimen kopurua % 20 hazi da Araban, eta erasoa jasan duten biktimen kopurua % 10 igo da Gipuzkoan.