EHUk ikasturte berriari ekin dio, segurtasun neurri zorrotzak hartuta
Abian da dagoeneko 2020-2021 ikasturtea Euskal Autonomia Erkidegoan, eta unibertsitateko ikasleak ere klasera itzuli dira jada. Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) astelehen honetan ireki dizkio ateak ikasturte berriari, segurtasun neurri zorrotzak hartuta, COVID-19a ez kutsatzeko.
EHUko zuzendaritzak dokumentu batean bildu zituen duela bi hilabete "normaltasun berrian" bete beharko diren segurtasun neurriak eta jarraibideak.
Horien artean, aipatzeko modukoa da gutxienez eskolen % 75 aurrez aurrekoak izango direla. Gainera, jende pilaketarik egon ez dadin, sarrera eta irteera ordutegiak mailakatuak izango dira, eta ikasgelen edukiera mugatu egingo dute.
Bestalde, 1,5 metroko segurtasun tartea gorde beharko dute ikasleek, eta, ezinezkoa denean, maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da. Musukoa gehienez bi orduz eramango dute, eta klasea luzatzen bada, 15 minutuko atsedena izango dute.
Praktikak (laborategiak, tailerrak, etab.) lehenetsiko dira, teoriaren gainetik.
Ispilu gelak
Ispilu gelei esker, beste ikasgela batetik klasea zuzenean jarraitzeko aukera izango dute unibertsitarioek. Horrela, ikasle guztien irakaskuntza bermatuko du unibertsitateak.
Garbiketa eta desinfektatze lanak ere ohi baino zorrotzagoak izango dira zentro guztietan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
Etxebizitzaren aldeko protesta jendetsua egin dute Madrilen, eta greba orokorra prestatzen ari dira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko