Orduko 30 kilometroko abiadura muga indarrean dago Bilbon
Indarrean dago jada: gehienez orduko 30 kilometroko abiaduran joan ahal dira ibilgailuak Bilboko hirigunetik. Bizkaiko hiriburua lehenengoa da Europan hiri osoan errepideko zirkulazioaren abiadura horretara mugatu duena, 300.000 biztanletik gorakoen artean.
Neurria Mugikortasunaren Europako Astearen 21. edizioaren baitan ezarri du Bilboko Udalak.
Bizkaiko hiriburuaren % 87an ezarria zegoen neurria 2018ko ekainetik (gainerakoetan, muga 50 km/h-koa zen), baina orain errepide guztietara zabaltzea erabaki dute.
Alfonso Gil Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Iraunkortasun zinegotziak gogorarazi du Udaleko "alderdi politiko guztiekin adostutako" neurria dela, eta helburua "istripuak, kutsadura, negutegi efektua eragiten duten gasak eta zarata gutxitzea" dela: "Heriotza bakar bat galarazten badugu, merezi izango du".
Era berean, zinegotziak esan du herritarrek autoa "alperrik" hartzea saihestu nahi dutela, "mugikortasun osasungarriago bat aukera dezaten", eta gehitu du neurriarekin ez dutela inor "izorratu" nahi, "jendearen bizi kalitatea hobetzea" baitute helburu.
Gilek "laguntza" eskatu die herritarrei muga ezartzeko prozesuan, "etorkizunerako inbertsioa delako; ez da burutazio hutsa, eta hiri asko ari dira gauza bera nola egin pentsatzen".
Zure interesekoa izan daiteke
Bi lagun zauritu dira hegazkin txiki batek Vianan izan duen istripuan
Bi pilotu ingeles dira zaurituak. 300 oin inguruko altueratik erori dira, Nafarroako Foruzaingoak jakitera eman duenez. Batek pronostiko larriko traumatismo kraneoentzefalikoa du, eta besteak pronostiko arinekoa.
Abian da mahats-bilketa, historiako goiztiarrena
Mahatsondoak ohi baino lehenago hasi dira fruitua ematen, eta Nafarroako Erriberan ekin diote jada mahatsa biltzeari. Inurrieta bodegan iaz baino astebete lehenago jarri dituzte martxan uzta biltzeko makinak.
Donostiak amaiera eman dio Aste Nagusi borobilari, gorabehera garrantzitsurik gabe
Insaustik nabarmendu du delituen kopurua % 45 jaitsi dela iazkoarekin alderatuta, eta pandemiaren ostean izan den kopururik txikiena izan dela.
Osakidetzak 211 pertsona artatu ditu eklipsearen ondorioz azken hiru egunetan
Ostegunean 59, ostiralean 70, eta azken orduetan 82 pertsona joan dira Euskadiko osasun-zerbitzuetara begietako sintoma arin edo oso arinekin.
Emakume gazte batek sexu-erasoa jasan du Algortako Portu Zaharreko jaietan
Ustezko erasotzailea atxilotu egin dute, larunbatetik iganderako goizaldean hari ukituak egitea egotzita.
Riglosko sutea geldiarazteko lanetan ari dira, gau lasaiagoa izan ostean
Sua itzaltzeko operatiboak mila lagun inguru izango ditu igande honetan, tartean Frantziako ehun bat suhiltzaile. Suteak 16.600 hektarea ingururi eragin die dagoeneko.
Azkoitiko kanpoko haur igerilekua itxi dute gizalegearen aurkako ekintza batengatik
Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, kanpoko igerileku txikia itxita egongo da gaur, bart gauean pertsona bat edo batzuk instalazioetara sartu eta haurren igerilekuan kaka egin ostean.
Llantenoko sutea kontrolpean dute, 100 hektarea inguru kiskali ondoren
Suteak itzaltzeko zerbitzuek lanean jarraitzen dute erabat itzali arte. Azken egunetan, suhiltzaileak, baso-brigadak eta bost helikoptero aritu dira bertan lanean.
Piloiko lehen entzierro azkarra izan dute Faltzesko jaietan
Faltzesko piloiko lehen entzierroak zirrara handia eragin du minutu eskaseko lasterketan. Vicente Dominguezen behiek tentsio uneak sortu dituzte eta korrikalari bat Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, erori eta politraumatismoa egin baitu.
Bi emakume hil eta bi adingabe zauritu dira Ponferradatik gertu (Leon) izan diren uholdeetan
19:30 aldera jaso dute gertatutakoaren berri larrialdi zerbitzuek. Sei pertsona harrapatu ditu uholdeak.