92.000 ume baino gehiago pobrezia arriskuan daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Larunbatean izango den Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira, Save the Children gobernuz kanpoko erakundeak ohartarazi du Euskadin 18 urtetik beherako pertsonen % 26,7 –92.177 haur eta nerabe– pobrezia edo gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dagoela, helduen pobrezia-tasa baino 7 puntu gorago, hain zuzen ere.
Bizi-baldintzei buruzko Inkestaren (2019) datuen arabera, seme-alabak izatea pobrezia-arriskuko faktorea da Euskadin, batez ere guraso bakarreko familientzat, eta kontuan hartu behar da horietako gehienetan emakumeak direla buruak.
Emakume horien % 55 pobrezia-egoeran bizi da; hau da, 2018an baino % 1,4 familia gehiago, eta dagoeneko 41.924 familia dira.
Seme-alaba bat edo gehiago dituzten bi pertsona helduren familietan handitu zen gehien pobrezia 2019an. 10etik ia 4 pobrezia-egoeran bizi dira, eta aurreko urteko tasa baino 6,5 puntu gorago dago hori; hau da, 2018an baino 50.191 pertsona gehiago dira.
Gainera, pandemiak eragindako krisi ekonomikoak zuzenean eragin die haurrak ardurapean dituzten familiei, % 24,2k ezin baitituzte ezusteko gastuak ordaindu.
Larrialdiaren aurretik artatzen zitten familien % 60,5en lan-egoera aldatu egin zen konfinamenduaren lehen astean, eta Euskadiko langabezia-tasa % 10,8koa da, 2020ko lehen hiruhilekoan baino 0,9 puntu handiagoa (EUSTAT).
Hala, Save the Childrenek gogorarazi du Euskadin seme-alabak haztearen kostua Estatuko batez bestekoa baino handiagoa dela, hilean 615 eurokoa, batez beste, ardurapeko seme edo alaba bakoitzeko, eta adinarekin batera gora egiten duela: 551 euro hileko, gutxienez, 0 urtetik 3 urtera artean; eta 714 euro hileko, gutxienez, 13 urtetik 17 urtera artean.
Save the Childrenen "Haurren pobreziari eta haurren kontrako indarkeriari buruzko pertzepzioa" inkestaren arabera (uztailean argitaratu zen), 10 euskal herritarretatik 9k uste dute haur-pobreziak lehentasuna izan behar duela Eusko Jaurlaritza berriarentzat, eta euskal herritarren % 62,6k uste du arazo hori oso edo nahiko garrantzitsua dela Euskadin.
Era berean, bi euskal herritarretatik 1ek adierazi du zerga gehiago ordainduko lituzkeela zerga horiek zuzenean haurren pobrezia desagerrarazteko erabiliko balira, eta 10 pertsonatatik ia 4k uste dute Eusko Jaurlaritzak askoz gehiago egin dezakeela haur-pobrezia desagerrarazteko eta hezkuntza-sistemako aukera-berdintasuna sustatzeko politika publikoen arloan.
Save the Childrenek erantsi du Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren erreforma premiazkoa dela oraindik babesa hobetzeko eta seme-alabak ardurapean dituzten familientzako kopuruak handitzeko, batez ere monomarentalentzako, eta legegintzaldi honetan onartutako lehen neurrietako bat izan beharko litzatekeela uste du.
Horrela, bada, gobernuz kanpoko erakundeak 120 euroko diru-laguntzak proposatu ditu zaintzapeko seme edo alaba bakoitzarengandik, neurri horrek pobreziak familia zaurgarrienetan duen eragina arinduko lukeela iritzita.
Haur pobrezia % 33ra irits liteke Espainiako Estatuan
Horrez gain, Save the Childrenek ohartarazi du 2,1 milioi haur daudela pobrezia egoeran Espainiako Estatuan, zaurgarritasunak okerrera egin duela "nabarmen" pandemiarengatik, eta urte amaieran hiru haurretik bat egon daitekeela egoera horretan.
Save the Childrenek uste du neurri egokiak hartu ezean, hiru haurretik batek pairatuko duela pobrezia urte amaieran, eta adingabeak dituzten familiak direla krisi ekonomikoaren eta sozialaren eragina gogorren sufrituko dutenak.
Esaterako, erakundeak aurreikusi du guraso bakarreko (normalean emakumea) familien artean, % 41,1etik % 48ra igoko dela pobrezia maila COVID-19aren ondorioz.
"Pobrezia arriskua ez da berbera guztientzat. Ez badugu desberdintasunak eta pobrezia murrizteko premiazko neurririk hartzen gehien behar dutenen artean, belaunaldi oso bat atzean uzteko arriskua dugu", adierazi du Andres Conde Save the Childrenen zuzendari nagusiak.
"Ekin egin behar dugu, Estatu eta Europa mailan, Espainian haurren garapena eta ongizatea horrenbeste kaltetzen duen gaitz hori amai dadin", aldarrikatu du GKEaren arduradunak.
Zure interesekoa izan daiteke
Berriro itzali dute Derioko sutea, Loiuko aireportutik gertu berpiztu zena
Sua astelehenean piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren, sua berriro piztu zen eta lanean ari dira goizaldera arte.
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.