KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Apur bat jaitsi da COVID-19agatik itxitako ikasgelen kopurua EAEn

Zehazki, 79 ikastetxek dute ikasgelaren bat itxita, atzo baino sei gutxiago. Azken egunotan egonkor mantendu da koronabirusaren eragina eskoletan.
Garbitzaile bat ikasgela bat desinfektatzen.
Garbitzaile bat ikasgela bat desinfektatzen. Artxiboko irudia: EFE

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak COVID-19ak EAEko ikastetxeetan duen eraginari buruzko datuak eguneratu ditu. Une honetan, ez dago aurrez aurreko hezkuntza-jarduera etenda duen ikastetxerik, baina guztira 109 ikasgela itxita daude 79 hezkuntza zentrotan.

Datuok atzokoekin alderatuz gero, apur bat behera egin dute itxita dauden ikasgelen kopuruak eta gelaren bat egoera horretan duten ikastetxeenak, sei eta lau gutxiago, hurrenez hurren. Azken egunotako joerari jarraiki, COVID-19ak erasandako ikastetxeen kopuruak nahiko egonkor jarraitzen du.

2020-2021 ikasturtean, Euskal Hezkuntza Sistemak 17.554 gela ditu guztira (2 urteko geletatik hasi eta derrigorrezko unibertsitateaz kanpoko hezkuntzara artekoak). Itxitako gelen kopurua ikasgela guztien % 0,62 da.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Protesta en el exterior del Parlamento vasco durante el debate de los Presupuestos de 2026, a 23 de diciembre de 2025, en Vitoria-Gasteiz, Álava, País Vasco (España). El Parlamento vasco acoge hoy el pleno para la aprobación definitiva de los Presupuestos vascos para 2026, que, dada la mayoría absoluta del Gobierno vasco, saldrán adelante con el apoyo únicamente de los socios del Ejecutivo (PNV y PSE-EE). El proyecto de Presupuestos fue aprobado el pasado 28 de octubre en consejo de Gobierno y se elevaba a 16.378 millones de euros, un 4,1% más que en 2025.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

23/12/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

325 milioi euro gastu sozialera beharrean erabilera militarrera bideratu daitezkeela salatu dute Eusko Legebiltzarraren aurrean

Euskadiko GKEen Koordinakundeak eta Zehar-Errefuxiatuekin deitutako protesta batek astearte honetan Eusko Legebiltzarrean salatu duenez, Eusko Jaurlaritzaren 2026rako aurrekontu proiektuak atea irekitzen dio erabilera militarrera bideratzea inbertsio industrialerako ziren 325 milioi euro. Azaldu dutenez, gobernu-taldeek (EAJ eta PSE) zuzenketa bat aurkeztu dute Lankidetza eta Elkartasunaren Euskal Legearen 10. artikulua aldatzeko eta "armamentuen industriarekin ekonomikoki elkarlanean aritzeko, betiere Europakoa bada".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X