KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Klima ez da adierazgarria COVID-19a hedatzeko, ikerketa baten arabera

Texasko Unibertsitateak zuzendutako ikerketa baten arabera, birusaren transmisioa giza portaeraren eta norbanakoen portaeraren araberakoa da ia erabat.
Maskara jarrita duten hiru pertsona.
Maskara jarrita duten hiru pertsona. Argazkia: EFE

Texasko Unibertsitateak (AEB) zuzendutako ikerketa baten arabera, klimak ez du garrantzi handirik koronabirusaren hedapenean. Ikertzaileen esanetan, birusaren transmisioa giza portaeraren mende dago ia erabat.

Ikerlanean jaso dutenez, klima "airearen tenperatura baliokidea" da, eta tenperatura eta hezetasuna balio bakar batean konbinatzen ditu. Koronabirusari lotuta arakatutako balio hori martxotik ekainera hainbat eremutan nola zabaldu zen aztertu dute ikertzaileek; horretarako, Ameriketako Estatu Batuetako estatu eta konderrietako datuak aztertu dituzte lehenengo, eta herrialde, eskualde eta mundu osora nola zabaldu den aztertu dute gero.

Adituek birusaren eta giza portaeraren arteko harremana ere ikertu dute, telefono mugikorren datuak pertsonen bidaia ohiturak aztertzeko erabiliz. Ikerketak gizakien portaera aztertu du oro har, eta ez da saiatu klimak gizakiarengan izan zezakeen eraginarekin lotzen.

Emaitzen arabera, klimak (beste faktore batzuekin alderatuta) ia ez du eraginik birusaren hedapenean. Aitzitik, datuek giza portaeraren eta banakako portaeren eragin argia erakutsi dute. Bidaiak eta etxetik kanpo pasatutako denbora izan ziren COVID-19a haztea eragin zuten faktore nagusiak, eta biztanleria eta giza dentsitatearekin lotutako faktoreak  daude gero.

Ikerketaren buru Dev Niyogik azaldu duenez, "klimaren eragina baxua da, eta beste ezaugarri batzuek, mugikortasuna adibide, klimak baino eragin handiagoa dute. Garrantzi erlatiboari dagokionez, klima azken parametroetako bat da".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X