Glukosa neurtzeko adabakiak, 'mendeko asmakuntza' diabetesa duten gaixoentzat
Orain dela urtebete eman zuten diabetesa duten gaixoek azken ziztada atzamarrean gluzemia neurtzeko. Ordudanik, Osakidetzak gaixo guztien artean banatutako sentsoreei esker, odoleko glukosa neurtu nahi dutenean nahikoa dute telefono mugikorrean begiratzearekin.
Cristina Perezek bizitza erdia eman du diabetesarekin diagnostikatuta, eta orain dela urte bat martxan jarritako sistemak bere egunerokoa erabat irauli du. Pozik dio "mendeko asmakuntza" dela, bizitza kalitatea izugarri hobetu zaio eta.
"Lehen, azukre maila nola zegoen jakiteko, odol tanta bat jarri behar zenuen tira batean. 22 urte nituenetik, egunero bospasei aldiz egon naiz hori egiten", azaldu du Cristinak. Odol tanta ermamia ziztatuz atera behar izaten zuten diabetikoek, egunero hainbat aldiz. "Nire behatzek ez zuten sentsibilitaterik. Orain, urtebete eta gero, sentsibilitatea daukat berriro. Berreskuratu egin dut", esan du.
Gluzemia neurtzeko sentsorea adabaki batean dator, eta hori besoan itsatsita eramatea nahikoa da gainetik telefono mugikorra pasatuz glukosa maila ezagutzeko. "14 egunean behin aldatu behar dut, eta etxean egiten dut", Cristinak azaltzen duenez. Osasun zentroaren arabera, hilabete baterako ala gehiagorako jaso ditzakezu. Horrek badauka eragina: "Inoiz gertatu zait, udan, bat izorratu zela. Orduan, aldatu behar izan nuen. Hori geratzen zaizun azkenarekin gertatzen bazaizu, momentu horretan ezin izango duzu neurtu, eta guretzat arazo bat da". Izan ere, gaixoek jakin behar dute nola dauden momentu oro, zer jan behar duten edota zenbat intsulina behar duten jakiteko. "Gure egunerokoan dago sartuta", onartu du Cristinak.
Erosotasuna gluzemia neurtu beharreko momentuan, baita egun osoan ere: "Lehen, azukrea neurtzeko makina, tirak, intsulina… Hori dena izan behar nuen beti zorroan. Orain, sakelakoarekin eta intsulinarekin nahikoa da".
"Agian, beste diabetikoek beste esperientzia izango dute, baina niretzat kristoren erosotasuna da, eta askoz hobeto bizi naiz, askoz seguruago nago, nire osasuna nola dagoen dakidalako", azaldu du. Izan ere, sistema berriak gluzemia momentu oro erregistratuta egotea ahalbidetzen du. Pazienteak neurtu bezain pronto ikusiko du emaitza, eta medikuak horiek berrikusteko aukera izango du kontsultetan.
Gaixoaren benetako egoera helduko zaio profesionalari, egun guztiko gluzemiaren kurba zehatzagoa izango baita. Pazienteak, gainera, jaten duen bakoitza eta erabilitako intsulina maila aplikazioan sartu ahal ditu. "Lehen, neurketa egiten zizun kontsultara joaten zinenean. Baloreen arabera, esaten zizun nola egon zaren azken hiru hilabeteetan. Orain, datu guztiak dituzte, etengabe. Niri gertatu zait konturatu naizela kurban balore altu batzuk ditudala", lehen ezkutuan igarotzen zirenak.

Sentsorea babesteko adabakia.
Erosotasuna eta kontrola hobetzeko "ezinbesteko erreminta" hau besoan itsatsita eraman behar da, eta Cristinaren arabera, badago adabaki bat besoan denbora guztian eraman nahi ez duenik: "Adibidez, neska-mutil gazteak. Kaletik bazoaz, mahuka motzetan, jende guztiak jakingo du diabetikoa zarela. Niri bost axola". Sentsorea babesteko, farmazietan eskuragai dagoen beste petatxu bat eramatea gomendatzen du Cristinak.
Diabetesarekin bizitzea ikasi egin behar da. "Diabetesarekin hasi nintzenean, makinak 15 segundo ematen zituen emaitza bat emateko: eguneko 15 segundo txarrenak. Beldur nintzen, eta denboraldi batean neurtu gabe egon nintzen", kontatu du Cristinak. Baina hori dena aldatu egin da, eta egin behar duten bidea samurragoa da. Bakoitzaren osasunarekin egunero izan beharreko harremana asko erraztu dute gaixo guztien artean orokortu diren sentsore hauek, "mendeko asmakuntza" diabetikoentzat.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.