KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

1.200 pertsonak egin dute PCRa Villabonan eta Zizurkilen, deiturikoen % 41ek

13-40 urte artekoak daude deituta, baina PCR probak herritar guztiei egiteko eskatu diote alkateek Osasun Sailari, horrela, "egoeraren diagnostiko zehatzagoa egin ahal izateko".
Erizain bat PCR probak egiten Villabonan.
Erizain bat PCR probak egiten Villabonan. ETBko bideo batetik hartutako irudia.

Villabonako eta Zizurkilgo 1.200 pertsona joan dira azken orduotan PCR proba egitera Villabonako frontoira; hots, deitutakoen % 41.

Osasun Sailak eta Osakidetzak 13 eta 40 urte bitarteko Villabonako eta Zizurkilgo bizilagunei PCR probak egiteko eskatu zieten, COVID-19aren balizko kasuak detektatzeko, pandemia zaintzeko eta kontrolatzeko egiten dituzten lanen baitan.

Beatriz Unzue eta Iker Urruzola Villabonako eta Zizurkilgo alkateek larunbat honetan jakinarazi dutenez, 13 eta 40 urte bitarteko pertsonen % 41 aurkeztu da probak egitera atzo arratsaldean eta gaur goizean, hau da, ia 1.200 pertsona.

Gauzak horrela, alkateek eskerrak eman dizkiete bi egunetan PCRak egin dituzten herritar horiei.

Bestalde, PCR proba horiek herritar guztiei egitea eskatu diote alkateek Osasun Sailari; horrela, "COVID-19aren pandemiak bi herrietan duen egoeraren diagnostiko zehatzagoa egin ahal izango bailitzateke".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X